Bat nator zurekin, Oier, guztiz konforme. Dantza solte txapelketia, aurreratu bihar dala, horrek atzeratzen dabelako asko erremorixia, eta batzuk goiztxo jaun bihar diralako. Jende gitxiago? Ez dakitt. Kontuan izanda ixa eibartar guztiok Eibartik kanpora egitten dogula bihar.... Neuk be goizian egin neban bihar eta arratsaldian juan nintzan. Eta holan jende asko. EZagutzen dittut batzuk, 6retan igo zebenak, ume eta guzti! Nik uste dot hori pasatzen dala, eta arratsaldian, 7rak aldera, jendez beteta zeguan zelaixa.
Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko iraren 10a 11:29): > > Neuretzat be jairik onenak dira. Kuriosua da, han eta hemen festa > politxenak egunez egiten diranak gertatzen jataz: Txiki eguna elgoibarren, > Mariñelen eguna Deban, Antzarak Lekeittion, Euskal jaiak Zarautzen... Gabako > jaixak azkenera oso antzekuak gertatzen jataz, baina egunez ospatzen > diranetan giro diferentia topatzen dot. Igual neu naiz, ez naizela lar > gautxorixa, baina jentia diferente somatzen dot holako jaixetan. > > Aitatzen dozuezen kontu horiekin ziharo konforme nago: > - Autobusak erromerixia bukatu osterarte jarraitu beharko leukie. > - Autobusian igotzia kotxian igotzia baino merkiao izan behar da. Ezagutzen > ditudan beste antzeko erromerixa batzuetan (Zumarragan, Antion adibidez) > autobusak duan izaten dira. > - Ertzainak kontrola behian jartzia ez da onargarrixa, eta uste dot > Alkatiak berak esku hartu biharreko kontua dala. > > Itxuria Iturburuko kontrolian tipo bat harrapau zaben 200 gr speed-ekin eta > kartoletaraino kolokauta. Horrelako gauzak kontrolatzera juan eta zelan laga > leike inori Arrateko karreterako bide osua ziharo kolokauta bajatzen!!! Hori > osasun publikoarentzat atentaua da (konduktorian partetik) eta ertzainan > jokabidea atentau horretan konplizea da, goixan gelditu arazteko aukera euki > eta beheraino bajatzen laga detsalako beste guztiok peligruan jarrita. > > Jaixetan jende gitxio egon ote dan? Ez dakit. Esango neuke badirala urte > batzuk nahiko bajauta dagozela. Gizartia aldatu da, lan-ohiturak ere aldatu > dira, eta jaixetako parte hartziak nabarmen behera egin dau. Aurten > meteorologuek be ez dabe asko lagundu. Eurixa anunziau eta anunziau ibili > dira, eta azkenian, bezperako txaparradia kenduta, eguraldixa primerakua > euki dogu. > > oier. > > > 2010/9/9 Asier Sarasua <[email protected]> > > Atzo Arrate Eguna. Eibarko jairik onena, duda barik. >> Hortxe amaitzen da udia eibartarrondako; eta egun berezixa da gutako >> gehixenondako. >> >> Atzo be ederto pasau genduan, baina urtero moduan, harrittuta. Aurten >> be, betiko hankasartze bardiñak (akatsak? hankasartziak? hutsuniak?... >> zeuek ipini izena). >> >> Posta-zerrenda honetan lerro batzuk idatzi bihar nittuan ointxe >> bertan, baina konturatu naiz Leirek bardin-bardiña pentsau dabela. Eta >> nik esan bihar nittuan kontuak bota dittu bere blogian. Hementxe: >> >> http://eibar.org/blogak/leire/archive/2010/09/09/arrateko-jaixetako-hutsuniak >> >> Laburpena: >> - zergaittik hasten da erromerixia hain berandu? erromerixia 7etatik >> 11etara? eta hurrengo egunian biharrera? eta umien lehenengo >> eskola-eguna? eta azkenengo autobusa 8.30etan? >> - zergaittik da autobusa hain garestixa? edo, bestela, zergaittik da >> parkiña hain merkia? zelan leike autobusan kontrako jarrera hori? >> - zergaittik ipintzen dau Ertzaintzak kontrola Eibarren? Hau da, >> Arraten ipini biharrian, behe-behian ipintzen dabe. zer zentzu daka >> horrek? >> >> Tira. Horrek 3 galderok urtero-urtero eitten doguz eibartar gehixenok >> (ez naiz bape originala). Zentzuzko kontuak dirudixe... baina >> urtero-urtero bardin. >> >> Bueno, Leirek hobeto botatzen dittu beriak: >> >> http://eibar.org/blogak/leire/archive/2010/09/09/arrateko-jaixetako-hutsuniak >> >> Bide batez, atzoko egunaz beste 5 gogoeta: >> - pozten naiz Arrateko ezpata-dantzia sendotzen dagualako >> - azkenengo urtiekin konparauta, aurten txosna gehixago. ederto. >> - atzoko erromerixako taldia ona; girua sortu zeban eta jendia dantzan >> ipini zeban; ez da erreza. >> - aurten jende gitxitxo. Lan kontuak? ohittura aldaketak? Baina giro >> politta. >> - Eibarko jairik euskaldunenak dira, duda barik. Zer pentsaua emoten >> desta. Arrautzia ala oilua? >> >> asier >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
