Bueno! 

Bost ordu eta erdi ta gero balantze nahiko konpletua ein leike, nahiz eta dato 
danak ez dakauzen... 

Aber: Komunikabidieri berdin jake Herrikua zan edo ez. De hecho, El Correo 
bezalako medixuen ediziño digitalian, notizian hainbat komentario daoz, eta ez 
dabe argitzen herrikua ez danik. Hori bai, denbora falta izan jake batzueri 
txantxak eitteko Aniaizen kontrako eraso sexual baten konbenientzia eta 
gustagarritasunaz. Kuriosua pentsatzen jata El Correo moduko periodiko baten 
hórrek komentarixuok moderauta ez eukitzia.

Are gehixau esango neuke, uste dot jendartean %80-ak, eta kazetari gehixenak 
barne, ez dakittela zer dan kultur elkarte bat eta nola distingitzen dan hori 
hegaluze, erakunde terrorista edo pantalla planako telebista batetik.

Operaziñuak iraun bittartian, nik dakidala, Guardia Zibilak 20 bat lagun 
identifikatu zittuan, hainbat (eta batzuk berebiziko insistenziaz) mehatxatu 
zittuen ("kontroletan harrapatuko zaittugu, iñor begiratzen ez daudanian" 
moduko gauzak etengabe esaten), danera 8 patrol eta furgoneta bat azeitunaz 
beteta, 3 furgoneta eta sei bat kotxe tomatez beteta eta munizipalak be 
bueltaka. Barrutik nik ikusi nebanagattik behintzat eruan zeben pare bat kaja 
kartoizko gauzekin, ordenagailu bat eta beste zerbait. Goiko lokalian kuadro 
ugari aztertzen edo behintzat lekuz mogitzen ebilli ziran eta bulegua 
prezintauta dau, beraz ezin leike jakin bertan zer pasau dan. Secreto secreto.

Leire, miamol, ulertzen dittudaz zure kezkak inozentzian inguruan. Errugabe 
izatia baina, posible ahal da? Morau Ta Agotak-ek azken diskuan hala diñue: 
"Batak pentsatu, besteak esan, hark errepikatu hurrenak zabal, gaizkileen 
zerrenda handitzen ari da. Epaileen estresa handitzen ari da; Fiskalen sormena 
handitzen ari da; Handitzen ari da... Hamaika modu daude errudun izateko." 
Kontua da, nere uste xumean: Beraiek gustoko ez duten era batean politikoki 
antolatua egotea erruduna izatea bada, agian gure buruak errudun aldarrikatu 
beharko genituzke, ez? Baina uste dut hemen batzuek oso ondo dutela konponduta 
asuntua denbora guztian errugabeak direla esan eta esan. En fin. Ni behintzat 
oso harro nago astearteko 9 horiek bezala hainbat eta hainbat jende dagoelako 
lan eta lan, hainbeste errudun dituen herri baten bizi garelako. 

Jokin
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to