Konforme, Jokin!
Euren hizkeran egin nahi neban berba. Estado de derecho, democracia,
monarquía parlamentaria,.... presunción de inocencia....
Beittu, Jokin, ni be harro nago jende asko lanian arlo askotan dabillelako,
eta , ondiokan, bolutarixuen lana existitzen dalako.
Egunkariaren kontrako operaziñuan galdetu ei zeben ia nundik etara eben diru
periodikua montatzeko. Eta jendiak batutakua zala esan zebenia, ez zeben
siñistu.
Desmobilizaziñua da hamen klabia. Aktibua dan jentia, antolatuta daguana,
problemia da gobernuendako.
Oin bankuak erretezn ibilli biharko giñake, krisixangaittik, eta zer? ikusi
da jendian partetik mobimientorik?
Ba, ez!
leire

normanduval<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
iraren 17a 10:17):

> Bueno!
>
> Bost ordu eta erdi ta gero balantze nahiko konpletua ein leike, nahiz eta
> dato danak ez dakauzen...
>
> Aber: Komunikabidieri berdin jake Herrikua zan edo ez. De hecho, El Correo
> bezalako medixuen ediziño digitalian, notizian hainbat komentario daoz, eta
> ez dabe argitzen herrikua ez danik. Hori bai, denbora falta izan jake
> batzueri txantxak eitteko Aniaizen kontrako eraso sexual baten konbenientzia
> eta gustagarritasunaz. Kuriosua pentsatzen jata El Correo moduko periodiko
> baten hórrek komentarixuok moderauta ez eukitzia.
>
> Are gehixau esango neuke, uste dot jendartean %80-ak, eta kazetari
> gehixenak barne, ez dakittela zer dan kultur elkarte bat eta nola
> distingitzen dan hori hegaluze, erakunde terrorista edo pantalla planako
> telebista batetik.
>
> Operaziñuak iraun bittartian, nik dakidala, Guardia Zibilak 20 bat lagun
> identifikatu zittuan, hainbat (eta batzuk berebiziko insistenziaz) mehatxatu
> zittuen ("kontroletan harrapatuko zaittugu, iñor begiratzen ez daudanian"
> moduko gauzak etengabe esaten), danera 8 patrol eta furgoneta bat azeitunaz
> beteta, 3 furgoneta eta sei bat kotxe tomatez beteta eta munizipalak be
> bueltaka. Barrutik nik ikusi nebanagattik behintzat eruan zeben pare bat
> kaja kartoizko gauzekin, ordenagailu bat eta beste zerbait. Goiko lokalian
> kuadro ugari aztertzen edo behintzat lekuz mogitzen ebilli ziran eta bulegua
> prezintauta dau, beraz ezin leike jakin bertan zer pasau dan. Secreto
> secreto.
>
> Leire, miamol, ulertzen dittudaz zure kezkak inozentzian inguruan. Errugabe
> izatia baina, posible ahal da? Morau Ta Agotak-ek azken diskuan hala diñue:
> "Batak pentsatu, besteak esan, hark errepikatu hurrenak zabal, gaizkileen
> zerrenda handitzen ari da. Epaileen estresa handitzen ari da; Fiskalen
> sormena handitzen ari da; Handitzen ari da... Hamaika modu daude errudun
> izateko." Kontua da, nere uste xumean: Beraiek gustoko ez duten era batean
> politikoki antolatua egotea erruduna izatea bada, agian gure buruak errudun
> aldarrikatu beharko genituzke, ez? Baina uste dut hemen batzuek oso ondo
> dutela konponduta asuntua denbora guztian errugabeak direla esan eta esan.
> En fin. Ni behintzat oso harro nago astearteko 9 horiek bezala hainbat eta
> hainbat jende dagoelako lan eta lan, hainbeste errudun dituen herri baten
> bizi garelako.
>
> Jokin
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to