Toribion Lexikoian:
"Ungrianuak: Gitanos de Centro-Europa que hacían bailar el oso. De los
gitanos que hablaban vascuence se decía "motxallak", esquiladores. Sarri
agertzen ziran lenago, ungrianuak artzari dantzan eraitzen".
Horixe diño. "Sarri agertzen ziran lehenago", eta guk, 20-60 urtien bueltan
garenok, ez ezagutzeko arrazoia posturia egingo neuke Espainiako gerra eta
Europako gerra "mundialekin" eta ondorengo "Burdin hesiarekin" dagoela lotuta.
Oin, muga politiko (eta guztiz erreal) hórrek jausi diranian hasi dira
barriro mendebaldeko Europa honetaraino etortzen. Frantziarrak bota egin dittue
baina ez dot uste luzaro geldittuko diranik átzera bueltau barikan. Oin dala
100 urte arruntak ei ziran inguru hónetan, eta gaur egun mugitzeko askoz
erraztasun haundixaguak dagozala, honaino mugitu barikan geldittu? Ez dot ba
nik horixe sinistuko. Orduan gure ekosistema (istilutxuaren) zatia ziran eta
aurrerantzian be izango dira, gure paisaian zatixa, gura edo ez.
Atzera ikusten ditturanian, oindik ez jata tokau, jakinikan be arazuak
sortuko dirala, pentsauko dot: "Tira, normalidatera itzuli gara".
Trebi.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.