Toribiok "Ungrianuak" deitzen dituan horrek "Kalderash" taldeko ijituak
dira. Kalderero Hungaruak beraz. Arotz onak izateko fama zaken, baina
arotzak "Iturengo arotza" modukuak, hau da, metalakin lan egiten dabenak,
eta ez egurrakin. Horien arrastua folklorean geratu da bai: Donostiako
kaldereroak (Eibar eta hamen inguruan be XX. mende hasieran ateratzen ziran
kaldereroen konpartsak), Kauterak Zuberoako maskaradetan, e.a. Eta horietan
oso normala izaten da ere bai, kalderero horietako bat hartz batekin
agertzea, domadore plantetan.

Motxallak beste ijito talde bat omen ziran, "moztailiak", "esquiladores"
Toribiok esaten daban moduan. Zaldixen eta ganauan ilajiak mozten ibiltzen
ziranetakuak, baita tratantiak ere bai. Zuberoako maskaradetan Buhameak
bezala ezagutzen dira horrek. Buhame hori "Bohemiens"etik etorritakua omen
da, Txekiako Bohemia ingurutik etorritakuak ote ziran.

Orain urte pare bat Nicole Lougarot-ek Euskal Herriko ijitoen inguruko
liburu interesgarria atera zuen, aurretik Alicia Sturtzek eta Idoia
Estornes-ek egindako lanak osatzera etorri dena. Ijitoak eta dantza uztartuz
sarrera bat egin genuen dantzan.com:
http://www.dantzan.com/albisteak/ijitoak-dantzan

oier.


2010/9/28 Imanol Trebiño <[email protected]>

>  Toribion Lexikoian:
>
>     "Ungrianuak: Gitanos de Centro-Europa que hacían bailar el oso. De los
> gitanos que hablaban vascuence se decía "motxallak", esquiladores. Sarri
> agertzen ziran lenago, ungrianuak artzari dantzan eraitzen".
>
>     Horixe diño. "Sarri agertzen ziran lehenago", eta guk, 20-60
> urtien bueltan garenok, ez ezagutzeko arrazoia posturia egingo neuke
> Espainiako gerra eta Europako gerra "mundialekin" eta ondorengo "Burdin
> hesiarekin" dagoela lotuta.
>
>     Oin, muga politiko (eta guztiz erreal) hórrek jausi diranian hasi dira
> barriro mendebaldeko Europa honetaraino etortzen. Frantziarrak bota egin
> dittue baina ez dot uste luzaro geldittuko diranik átzera bueltau barikan.
> Oin dala 100 urte arruntak ei ziran inguru hónetan, eta gaur egun mugitzeko
> askoz erraztasun haundixaguak dagozala, honaino mugitu barikan geldittu? Ez
> dot ba nik horixe sinistuko. Orduan gure ekosistema (istilutxuaren) zatia
> ziran eta aurrerantzian be izango dira, gure paisaian zatixa, gura edo ez.
>
>     Atzera ikusten ditturanian, oindik ez jata tokau, jakinikan be arazuak
> sortuko dirala, pentsauko dot: "Tira, normalidatera itzuli gara".
>
>     Trebi.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to