Xabier Lete bizitza osoan izan dut alboan, irratian, etxean diskak, gerora
telebistan...

Ez zitzaidan bere kontzerturik tokatu, ez txikitan eta ez nagusiagotan.
Elgetara poesia irakurtzera zetorrela jakin nuenean ez nuen zalantzarik
egin. Hau duela urtebete izan zen, lehenengo eta azkeneko aldiz ikusi nuen
Xabier Lete aurrez-aurre.

Elgetan beti zerbait:

http://eibar.org/blogak/teknosexua/archive/2009/11/30/elgetako-espaloian-beti-zerbait

<http://eibar.org/blogak/teknosexua/archive/2009/11/30/elgetako-espaloian-beti-zerbait>Datorren
astean, Berri Txarrak-en kontzertua. Eta hara... berandu ibili naiz eta
sarrera gabe gelditu naiz. aiii...

Gari

2010/12/5 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>

> Oraintxe bertan jakin dot Xabier Leten heriotziana! BAnekixan ingresauta
> zeguana, baiña ez neban pentsatzen hilko zanik!
> Badirudi, abendua ez dala hil ona gure kantarixendako. Sekulako penia
> dakat!
> Zer esan? Bere modu siku hori kantatzekua, hizkuntzia hain ederki eta
> dotore gauzak esateko....
> Zenbat galdu dogun!
> Gugan bego betiko!
> leire
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to