Nik be asko estimatzen neban Lecter jauna, bai musiko bai pertsona moduan. Duda barik Mikel Laboa, Eskroto edo Mahoma baiño gehixago.

Baiña ¡hara! bere herixotziak ez desta aurrekuenenak beste ikutu. Gauza batek ez dau bestia kentzen eta nere lagunak badakixe, adarra jotzeko, "la alegría de la huerta" deitzen netsala, beti herixotzia gora, herixotzia behera, hilletia jotzen.

Orduan ba, zelan esango dot, nahikua normala begittandu jata hiltzia. Ez dala ezer eten. Azkenian pakia hartuko zebala gizonak.

Seguro nago beste askok gauza bera pentsau dabela, baiña ez dirala esaten ausartu.

O.


Subject: Re: [eibar] Xabier Lete
Message-ID:
        <[email protected]>
Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"

Xabier Lete bizitza osoan izan dut alboan, irratian, etxean diskak, gerora
telebistan...

Ez zitzaidan bere kontzerturik tokatu, ez txikitan eta ez nagusiagotan.
Elgetara poesia irakurtzera zetorrela jakin nuenean ez nuen zalantzarik
egin. Hau duela urtebete izan zen, lehenengo eta azkeneko aldiz ikusi nuen
Xabier Lete aurrez-aurre.

Elgetan beti zerbait:

http://eibar.org/blogak/teknosexua/archive/2009/11/30/elgetako-espaloian-beti-zerbait

<http://eibar.org/blogak/teknosexua/archive/2009/11/30/elgetako-espaloian-beti-zerbait>Datorren
astean, Berri Txarrak-en kontzertua. Eta hara... berandu ibili naiz eta
sarrera gabe gelditu naiz. aiii...

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to