Beste zereginik ez eta, azokan izan naiz goizian. Buelta bixkor bat egin
dot. Oso animatua ikusi dot azoka, jendia gaiñezka. Aspaldixan liburuak
erostiari lagata nenguan baiña gaurkuan erosi dittut banaka batzuk, noiz
irakurriko dittudan idea garbirik ez badaukat be. Hamen zerrendia:
Anduren "Eskarmentuaren paperak", Paul Auster-en "Ikusezin" Oskar
Aranak itxulitta, Koldo Izagirren "Autopsiarako frogak", Iñigo
Aranbarriren "Hizlandia", Kepa Altonagaren "Darwin geurean", Bernardo
Atxagaren "Zazpi etxe Frantzian", Xabier Leteren "Egunsentiaren esku
izoztuak" poema liburua eta "Neguan izan zen" DVDa liburuko poema
hautatuen errezitaldia, Jon Sarasuaren "Ertzeko zatiak", Antxon
Narbaizaren "Hizkuntz eskakizuna Eibarko Hirian 1900-1936", Julen
Zabaletaren "Eibar, tintaz eta lumaz" bikaiñak dibujuak.
Eta urteroko apartekuak:
"Berria"ren agenda, "Argia"ko kalendarixo takua, "AHT Gelditu"ren
kalendarixua...
"Badihardugu"ko Idoiakin egon naiz. Andu, Iñazio Mujika, Gorka
Arresekin... Eibartar gitxi ikusi dittut, horraittiok.
Arrasaldia Xabier Leteren DVDa ikusi, entzun eta irakortzen bota dot. Ha
zelako barru-barruratzia eta gozamena! Beti gustau izan jata Xabier
Lete, bai kantuan bere ahots lakar eta guzti, bai bere poemen edertasuna
eta sensibilidade fiña, bere euskeria, baitta bere sasoi bateko umoria be.
Serafin
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.