Joe, Serafin, ondo kargauta etorri zara, gero! Sarrionandian azkena falta jatzun (700 orri) Perurenan rekorra txiki-txiki eginda lagatzeko :-) Atzo hori erosi neban eta Koldo Izagirrena be bai. Esan destenez, bixak ezinbestekuak... Tira, bost egutegi be erosi nittuan!! Ez pentsau, 4 errekauak ziran. Ez dakitt ze egunetan bizi naizen, baiña ez da hainbesterako. Ni bixar arratsaldian Badihardugun dakat txandia eta Antxonena erosteko asmua dakat, baitta Bergarako "erremeixuak" DVDia be. BAten batek bisittia egin nahi badesta, ni pozarren! Badakizue, aspergarrixen kalian (euskaltzaindia, unibersidadiak, kutxak...) egongo naiz. Elenakin egin neban tope, marabunta baten. Jakiña, Mendigreen hantxe, kieto. Eibartarrak, mordua! Serrano liburua aurkezten be bai. Iñor ibili da artisautza azokatik? Horrek bai dakala arriskua poltsikorako... leire, apal barik!
Serafin Basauri<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko aberen 06a 22:40): > Beste zereginik ez eta, azokan izan naiz goizian. Buelta bixkor bat egin > dot. Oso animatua ikusi dot azoka, jendia gaiñezka. Aspaldixan liburuak > erostiari lagata nenguan baiña gaurkuan erosi dittut banaka batzuk, noiz > irakurriko dittudan idea garbirik ez badaukat be. Hamen zerrendia: > > Anduren "Eskarmentuaren paperak", Paul Auster-en "Ikusezin" Oskar Aranak > itxulitta, Koldo Izagirren "Autopsiarako frogak", Iñigo Aranbarriren > "Hizlandia", Kepa Altonagaren "Darwin geurean", Bernardo Atxagaren "Zazpi > etxe Frantzian", Xabier Leteren "Egunsentiaren esku izoztuak" poema liburua > eta "Neguan izan zen" DVDa liburuko poema hautatuen errezitaldia, Jon > Sarasuaren "Ertzeko zatiak", Antxon Narbaizaren "Hizkuntz eskakizuna Eibarko > Hirian 1900-1936", Julen Zabaletaren "Eibar, tintaz eta lumaz" bikaiñak > dibujuak. > > Eta urteroko apartekuak: > "Berria"ren agenda, "Argia"ko kalendarixo takua, "AHT Gelditu"ren > kalendarixua... > > "Badihardugu"ko Idoiakin egon naiz. Andu, Iñazio Mujika, Gorka Arresekin... > Eibartar gitxi ikusi dittut, horraittiok. > > Arrasaldia Xabier Leteren DVDa ikusi, entzun eta irakortzen bota dot. Ha > zelako barru-barruratzia eta gozamena! Beti gustau izan jata Xabier Lete, > bai kantuan bere ahots lakar eta guzti, bai bere poemen edertasuna eta > sensibilidade fiña, bere euskeria, baitta bere sasoi bateko umoria be. > > Serafin > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
