Gaur familia osua Durangoko ferixara juan gara. Jende gitxien espero 
genduan egunian -bihar egun bakarrian-, jende gitxien espero genduan orduan 
-ordubietatik bostak arte-.

    Azkena oin dala lau edo bost urte izango ginan, eta orduan esan genduan 
"Umiekin ezin da!". Egon garen unian gustora egon gara, ikusi zeikeazen gauzak, 
berba egin zeikian jendiakin. Hartxe zeguazen Leire, baitta be Mendiguren, ez 
dakit bixak pixkat aspertuta. Eta ez neuke nik esango jende gitxi zegoenik 
bazeuan niretako nahikua, neurrian. Jeneralian hortik gora badago lartxo ta 
dana. Badakit saltzailientzako zenbat eta gehixago hobe, eta erosketa 
pentsatuta izan biharrian konpultsibo deritzen horretakua bada hobe. Baina 
jende gehitxo hori egotiagatik laga netsan nik juatiari. Eta nere moruan zenbat 
gehixago?

    Azokan bertan egon gara, Ahotsenian be bai, andriak Koteron eta ikusi gura 
eban, baina ezin izan da eta kanta bat baino ez detsegu entzun. Plateruena be 
ikusi dogu, ondo. Oin dala urte batzuk non egitten ziran musika aurkezpenak? 
diskoteta haretan? ba ordutik ero ez gaittuk barriro agertu. Umien txoko hori 
be ikusi (eta erabilli) dogu, hor itzi dittugu gure ondorenak hogei minututan 
eta orduantxe pixkat gure kontura mugitu gara.

    Eta erosi, zer erosi dogu? Umientzako Ulises Moore eta Fairy Oak (+-), 
bixak Gero argitaletxuak. Bixak sail batzuk dira eta guriak bazekaten hórren 
beste ale batzuk leiduta. Andriak Aiko taldeko diskua erosi gura, baina beste 
kontuak dirala-ta bertan geldittu da. Eta ni? Ni sorpresan billa juaten naiz, 
espero ez dotena topatzeko esperantzan. Eta topau be bai. Etxian nakan "Los 
asaltos al monte Intxorta" liburua baina fotokopiatuta, Beldarrain 
komandantiana. Jatorrizko alia ikusi dotenian esan dot "Hauxe neretako!", eta 
gogua nakan Galburua saileko ale batzuk eskurazeko. Galburua bizkaieraz gaur 
egungo helduentzako literaturaz daguan sail bakarra (¿?) ei da. Ibaizabalekua 
zalakuan nenguan baina ez, Labayrukua da. Eta gainera pentsatzen neban 
azkenengo urtietan ez ebela ale berririk atara. Ba oker, emoten desta urte 
batzutan bai egon dirala geldi baina átzera hartu dabela indarra. Uste dot 
merkatu gatxa dakala bizkaierazko helduentzako literatura. Sail honetako liburu 
txikixak dira, 100-150 orrialdetako nobelak. Eta ikusi dotenian, ofertan 
zeguazen! Bakoitza 3 eurotan, eta bost eruan ezkero 10 euro guztira. Ba, ala!, 
bost eruan dittut! zoriontsu baino zoriontsuago. Eta asmua dakat bostak 
irensteko. Leire, Badihardugun postuan onduan dagoz Labayrukuak!

    Ganorazko orduan bueltau gara Mañariatik gora Urkiola ta Gasteizera. Eta 
ointxe, bixarko babak egitten diran bittartian, zeueri idazten. Juan zaittie 
juan ez zarienok. Eguaztena azken eguna aurten.

        Imanoltxu.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to