Atzo egin genduan Kulturaren Euskal Kontseiluaren lehen batzarra, Bilbon, Guggemheimian. Hasieran erretratua egin genduan danok. Behin barrura sartuta, ONU-ko estiloko U formako mahai luzian jarrita sesiñuarin ekin genetsan. Kulturen kontratu hiritarra aurkeztu ziguten, kontseiluak horrekin egin beharrekua (baloratu eta zuzenketak-gehigeketak egin behar doguz) esplikau ziguten, eta egutegia finkatu zen: hamendik hilabete terdira beste bilera bat eta ordurako bakoitzak bere txostena entregatuta euki behar dau. Kontseiluko kideok ez gendun askorik berba egin. Bakoitzak bere burua aurkezteko erronda bat egin zan, eta hor pare bat berba egin genduezan. Euskaraz eta gazteleraz nahiko parian ibili ginala esango neuke. Gero, galdera erantzunen tarte labur bat egon zan, eta hor berba egin zutenak hauetxek: Josune Ariztondo, Joserra Gartzia, Joseba Arregi, Luisa Etxenike eta besteren bat. Momentu batian telebisiñoko debate bateko publikua giñala begitandu jatan. Horiei erantzuten Blanca Urgell sailburua eta Antonio Rivera sailburu-ordea aritu ziran. Eta gero pintxoak, zein baino zein sofistikatuagua, eta kantidade onian. Etxeko lan dezente ekarri genduan: txostenak irakurtzeko eta hilabetek epian gure zuzenketak eta proposamenak egiteko enkargua.
oier.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
