Bai, itzulpen zerbitzua izan zen. Blanca Urgell bera euskaraz aritu zen
ekitaldi osoan.
oier.

2010/12/14 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>

> Eta itzulpen zerbitzurik euki zenduen? Batzuek ez zekixenez.....
> leire
>
>
> Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko aberen
> 14a 10:38):
>
>>
>> Atzo egin genduan Kulturaren Euskal  Kontseiluaren lehen batzarra, Bilbon,
>> Guggemheimian. Hasieran erretratua egin genduan danok. Behin barrura
>> sartuta, ONU-ko estiloko U formako mahai luzian jarrita sesiñuarin ekin
>> genetsan. Kulturen kontratu hiritarra aurkeztu ziguten, kontseiluak horrekin
>> egin beharrekua (baloratu eta zuzenketak-gehigeketak egin behar doguz)
>> esplikau ziguten, eta egutegia finkatu zen: hamendik hilabete terdira beste
>> bilera bat eta ordurako bakoitzak bere txostena entregatuta euki behar dau.
>> Kontseiluko kideok ez gendun askorik berba egin. Bakoitzak bere burua
>> aurkezteko erronda bat egin zan, eta hor pare bat berba egin genduezan.
>> Euskaraz eta gazteleraz nahiko parian ibili ginala esango neuke. Gero,
>> galdera erantzunen tarte labur bat egon zan, eta hor berba egin zutenak
>> hauetxek: Josune Ariztondo, Joserra Gartzia, Joseba Arregi, Luisa Etxenike
>> eta besteren bat. Momentu batian telebisiñoko debate bateko publikua giñala
>> begitandu jatan. Horiei erantzuten Blanca Urgell sailburua eta Antonio
>> Rivera sailburu-ordea aritu ziran. Eta gero  pintxoak, zein baino zein
>> sofistikatuagua, eta kantidade onian. Etxeko lan dezente ekarri genduan:
>> txostenak irakurtzeko eta hilabetek epian gure zuzenketak eta proposamenak
>> egiteko enkargua.
>>
>> oier.
>>
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to