Ordenadore barrixa, programa barrixak eta dana barrittu dotela, informatika liburu batzuk erosi gura nittuen. Kultur bonoa atara dabela (kasualitatez Durangoko azoka amaittu eta orduantxe) neure artian pentsau neban "ba aprobetxau egin biharko dogu". Baina halako batian horrekin liburuak erosi zeikiazela bai baina liburu "profesionalak" ez. ¿¡!? Galdetu neban eta halaxe ziurtatu eusten: bono horrek ez dau balixo informatikako liburuak erosteko. Ez gara hasiko diskutitzen "kultura" zer dan (nik garbi dakat trokelak egitten jakittia edo grifoak konpontzen jakittia kultura dala), baina horixe da kontua, literatura bai subentzionatzen da baina informatika edo bibliotekonomia liburuak ez. Tiiiira ba...

Eta gaur juan naiz Gasteizko Elkar dendara. Entzuna nakan barrittuta zeguala, baina sorpresa itzala eruan dot. Estetikoki oso politta geldittu da. Dendaren, enpresaren, koloriak morea eta laranja dira eta toki guztietan jarri dabe, anfiteatro txiki bat (liburu eta diskoen presentaziñuentzako diñot nik), jarleku batzuk jendiari gonbidatuz lasai eseri eta beittu dagixezen liburuak, globo moduko bat umiak bertan sartu eta gustora egon daittezen, pertsona baten burnizko estatua bat tamaino naturalian... Benetan oso ederra, eta bateon bati gehixago arduratuko detsana, jendez beterik, Durangoko azoka bis bat, eta seguruenian lau egun baino gehixagotan. Hau irakurtzen dagon bat pozik egoteko moduan egon leike, nere eritziz behintzat.

    Trebi.

17/12/2010 10:18(e)an, Xabier Mendiguren(e)k idatzi zuen:
"Etxeko lanak" ipuin baten titulua da, "Fucking Artists" liburuaren barruan doana.

X.

El 14/12/2010, a las 12:57, leire narbaiza arizmendi escribió:

Durangorako urten bihar ei zeban Montoian liburuak "Etxeko lanak" zan. Baiña horren barri ez dot iñun topatzen, bai, ostera "Fucking artists". Zer da, momentu baten liburuan izena ladatu zala, edo liburu bi dira?
leire

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] <mailto:[email protected]>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]

Reply via email to