> Trebik: > Eta gaur juan naiz Gasteizko Elkar dendara. Entzuna nakan barrittuta > zeguala, baina sorpresa itzala eruan dot. Estetikoki oso politta geldittu da. > Dendaren, enpresaren, koloriak morea eta laranja dira eta toki guztietan > jarri dabe, anfiteatro txiki bat (liburu eta diskoen presentaziñuentzako > diñot nik), jarleku batzuk jendiari gonbidatuz lasai eseri eta beittu > dagixezen liburuak, globo moduko bat umiak bertan sartu eta gustora egon > daittezen, pertsona baten burnizko estatua bat tamaino naturalian... Benetan > oso ederra, eta bateon bati gehixago arduratuko detsana, jendez beterik, > Durangoko azoka bis bat, eta seguruenian lau egun baino gehixagotan. Hau > irakurtzen dagon bat pozik egoteko moduan egon leike, nere eritziz behintzat. > > Gauzak txarto egiten direnean kritika apalki jasotzen bezala jakin behar ei da txaloak onartzen lanak txukun eginez gero. Ez dut Gasteizko denda berritua ikusi (argazkietan baino ez) eta nik gainera ez dut zerikusirik arlo horretan, baina pozten naiz Imanoltxuk diñoen bezain ederra laga badabe, eta horren beterik baldin bazegoen dendea.
x. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
