21/12/2010 10:17(e)an, Eneko Astigarraga(e)k idatzi zuen:
Beraz, iruditzen zait ez dagoela gaizki zientzia eta teknologiaren
aldeko apostua egitea herrian, Polo Teknologikoa sortuz edo aipatutako
izendapenarekin.
Neri be zientzia eta teknologixian aldeko apustua egittia ez jata txarto iruditzen, eta gitxiago Eibarrek bezelako historixa teknologikua dakan herri baten. Baina eraikin industrialak diseinatzeko orduan, eta baitta berauen kokapenak be (lur mugimenduak, paisaia...), ekologia, bioklimatika, bioeraikuntza eta paisaia eraginean, zientzia eta teknologia aldetik hutsuniak ikusten dittut. Edo zientzia eta teknologixak dake hutsune hori ekologiara hurbiltze faltan. Hau bidiau geruago ta gehixago jorratzen da, baina ondiokan hutsuniak nabarmenak dira.

Esaterako, nahiz eta garestixaua izan ejekuziño denboran, gauza asko dira irabazten diranak baitta ekonomikoki be epe ertain-luzera, esaterako, teilatu berdia eukitta (pentsau belardixa eta baratza Codesintax gañian:-) ), forma borbilduak fatxadetan, bioklimatika diseinuak, berotzeko eta hozteko energia kontsumo eza (pasivhaus kontzeptura hurbilketak), landaretzaren tratamentu egokixa, materiale ez-toxikuen erabilpena eraikuntzan, geometria harmonikuen erabilpena, instalakuntzen osasungarrittasuna eta abar.

Asier Arregi
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to