Ufa! Zientzia eta teknologia! Hau bai temazua!
Bah, nik uste dot Asierrek aipatzen dittuan kontu horrek danak oso interesgarrixak izan ahal dirala, interesik dakanandako, noski. Ta uste dot Eibarren "eotrkizunan alde" zientzia eta teknologixan inbertitzen dabizenei ez jakela larregi interesatzen. Are gehixau, atrebiduko nintzan esatera erabat berdin jakela beren jardueraren eragina (ekologikua zein soziala). Noski, enpresario zintzuan ikuspegittik herrixari progresua ziurtatzera, lanpostuak sortzera ta orokorrian bizitza maila igotzera datoz. Ta nork gozatzen daben bizi-maila hori ba auskalo. Seme-alabarik edo nere kasuan moduan ilobarik dakazuenok ondo dakizue ez dauala harekin nora jun jolastu edo pasiatzera, errepide albuan heriotzarekin jolastera ez bada. Adibide tontua da, badakitt. Baña kontua da neri begittantzen jatala Eibar Centro Comercial edo Eibar Ciudad De Las Ciencias oso gauza antzerakuak dirala. Hasteko, bixak ala bixak espazio sinboliko (eta fisiko) erdaldunak, ta jarraitzeko, gure erabaki ahalmenetik erabat kanpo hartutako erabakixen bidez gauzatuak, alegia, espazio ez-demokratikuak. Nork erabaki dau Erisonoko kontua? Ba Corteinglesekua erabaki daben bardina, edo haren lagun gertuko bat. Guk ezin izan dou hitzik esan. Ta zeozer garbi badakat hori da Zientzia eta Teknologia ez dirala berez ez on ez txar. Baña haren oso erabilera ezbardinak ein leikez. Nanoteknologia (hori da Erisonoko kontuan xedia uste dot) medikuntzarako erabili leike, marabillak ein ahal omen dittu. Baña entzun izan dot hortik eta handik, bere ehuneko handi-handi baten inbersiño militarretik bizi dan ikerketa eremu bat dala... Ta horrek ez dot uste minbizixa sendatzen pentsatzen dabizenik... Esan nahi dotena da: Definiziñoz txarra dala esatia zilegi ez dan moduan, ona dala esatia bez. Ta nahi ta nahiez ez dittu onurak ekarriko. Onura ekonomikuak arlo sozial, politiko eta kulturalakin kontrastau behar diralako. Azken finean Eibar ez da kontu-korronte bat bakarrik, ez? Herri bat omen da... Jokin _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
