Duela 12 urte, Elena Lakak bere lehen mezua idatzi zuen zerrenda honetan. <http://goo.gl/aWjA9>http://goo.gl/aWjA9
"Zerrendakide berria Santo Tomas egunean (noizko txorizoa eta ogia net?). Urte askotarako." Gaur Angel Aldarondo ikus-entzunezkoen sortzaileak, haserre, zera idatzi du Noticias talderako http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/12/23/opinion/columnistas/el-topo/txistorra-download "Txistorra Download. ESTOY seguro de que si pudiéramos descargarnos de Internet txistorra y sidra lo harÃamos sin dudar." Jakina. Txistorra saretik jaistea doan balitz, jaitsiko genuke. Sekulakoa litzateke. Gosea ere konponduko zen munduan, bide batez. Kontua dator Espainian dauden lege mugimendu horiekin... deskargen kontrako pertsekuzio zaila arautu nahi dutela sektore kultural eta politikoek, eta jendeak ez duela nahi. Kultura ordaindu egin behar dela... Jendeak doan nahi du guztia. Edo merke. Nik liburuak doan "jaisten" ditut. Donostian dauden liburutegi publiko bikainetara joaten naiz, eta doan lortzen dut papela. Bueno, guztiz doan ez, ze autobusa edo parkina pagatzeko prest egoten naiz bi astean behin-edo zentroa aldera joan eta bizpahiru liburu hartu-itzultzeko. Liburuko 50 zentimo inguru ordaintzen ote dudan susmoa dut, hortaz. Hau merketu egingo zait orain, ze sekulako liburutegia zabaldu da etxetik gertu, Aieteko parkean Donostian, eta oinez gertu daukat hor, garraio gastuak aurreratzeko moduan beraz. Nik suposatzen dut Angel Aldarondok kultura doan kontsumitzen duela, ahal duen guztietan, besteok bezala. Seguru aski, ikus-entzunezkoen produkzio eta promozioaren munduan egonda, ba materialak jasotzeko bere bide propioak dituela, DVDetan materialak iristen zaizkiola eskuetara, ebentoren batean dagoela aukera izan dezakeela pase berezia lortzeko (besteok baino errazago), lagunen batek pelikula bat pasatzen badio disko batean, ez diola muzin egingo... Horrez gain, txistorra erosi daiteke Internetez. Eta gaztaina erreak. http://deskontu.com weba ondo dago. Nik gaztainak erosi nituen joan den astean, eta aste honetan talo-txistorra eskaintza zefoen. Egunean eskaintza bat. Gaur sagardoa. Merke samar, gero fisikoki Donostian jaso behar duzun arren. Nik uste Topaguneko medio batzuk aliatu beharko liratekeela hori Donostian egiten duen mutilarekin, Txomin Jauregirekin. Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
