Hara! Norbaitek ideia harrapatu digu. Txorizo edo txistorrarik ez, baina bai urdaiazpikoak. Oso ideia ona, urdaiazpikoak kopiatzeko makina.
La máquina de copiar jamones: http://www.microsiervos.com/archivo/peliculas-tv/maquina-copiar-jamones.html Norbaitek asmatuko balu makina hori, debekatuko lukete? Gari 2010/12/23 Luistxo Fernandez <[email protected]>: > > Duela 12 urte, Elena Lakak bere lehen mezua idatzi zuen zerrenda honetan. > > <http://goo.gl/aWjA9>http://goo.gl/aWjA9 > > "Zerrendakide berria Santo Tomas egunean (noizko > txorizoa eta ogia net?). Urte askotarako." > Gaur Angel Aldarondo ikus-entzunezkoen sortzaileak, haserre, zera idatzi du > Noticias talderako > http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/12/23/opinion/columnistas/el-topo/txistorra-download > > "Txistorra Download. ESTOY seguro de que si pudiéramos descargarnos de > Internet txistorra y sidra lo haríamos sin dudar." > > Jakina. Txistorra saretik jaistea doan balitz, jaitsiko genuke. Sekulakoa > litzateke. Gosea ere konponduko zen munduan, bide batez. > > Kontua dator Espainian dauden lege mugimendu horiekin... deskargen kontrako > pertsekuzio zaila arautu nahi dutela sektore kultural eta politikoek, eta > jendeak ez duela nahi. > > Kultura ordaindu egin behar dela... Jendeak doan nahi du guztia. Edo merke. > Nik liburuak doan "jaisten" ditut. Donostian dauden liburutegi publiko > bikainetara joaten naiz, eta doan lortzen dut papela. Bueno, guztiz doan ez, > ze autobusa edo parkina pagatzeko prest egoten naiz bi astean behin-edo > zentroa aldera joan eta bizpahiru liburu hartu-itzultzeko. Liburuko 50 > zentimo inguru ordaintzen ote dudan susmoa dut, hortaz. Hau merketu egingo > zait orain, ze sekulako liburutegia zabaldu da etxetik gertu, Aieteko parkean > Donostian, eta oinez gertu daukat hor, garraio gastuak aurreratzeko moduan > beraz. > > Nik suposatzen dut Angel Aldarondok kultura doan kontsumitzen duela, ahal > duen guztietan, besteok bezala. > > Seguru aski, ikus-entzunezkoen produkzio eta promozioaren munduan egonda, ba > materialak jasotzeko bere bide propioak dituela, DVDetan materialak iristen > zaizkiola eskuetara, ebentoren batean dagoela aukera izan dezakeela pase > berezia lortzeko (besteok baino errazago), lagunen batek pelikula bat > pasatzen badio disko batean, ez diola muzin egingo... > > Horrez gain, txistorra erosi daiteke Internetez. Eta gaztaina erreak. > http://deskontu.com weba ondo dago. Nik gaztainak erosi nituen joan den > astean, eta aste honetan talo-txistorra eskaintza zefoen. Egunean eskaintza > bat. Gaur sagardoa. Merke samar, gero fisikoki Donostian jaso behar duzun > arren. Nik uste Topaguneko medio batzuk aliatu beharko liratekeela hori > Donostian egiten duen mutilarekin, Txomin Jauregirekin. > > Luistxo > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
