Atzo gauza bitxi bat ikusi neban etb1en. Loterixia zala ta, badakizue zelako
despliegia egon zan, komunikabide mordua Kalbetonen administraziñuan
aurrian.
Teleberrixa ikusten hara nun  ikusten dodan loterua txanpan boteillia
zabaltzen eta onduan, pegauta, alkatia. Alkatia? pentsau neban nere artain,
ze egitten dau alkatiak hor?? Normala da hori?
Gero pentsau neban Espaiñiako herrixetako alkatiak ez nittuala ezagutzen,
eta beste urte batzuetako imajiñetan igual "nos ha tocao" eta saltoka
zebizenak herri hórretako alkatiak egongo zirala....... arrarua, baiña
polituak edozer!
Hau guztiau petsatzen hara zeiñeri jarri zetsezen alkatxofia: Carmen
Retenagari! Eta hurrengua.....Eneko Anduezari! Beste kontzejal bi!!!
Kontzejalak eta loteruak baiño ez zeguazen, barren!!
Normala da hori? Ala gure udaltxit gorenaren frikadia da?
Ze diñostazue, ederrok??
leire, flipauta!!
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to