Marketina,  zerrenda honetan alkate jaunak ere irabazi,

Hau da  gutxienez zortzi mezu 6 pertsonak bidalia,

¿zer da marketina?, modernoagoak esaten dutena “en la pomada egon”, tokatu
bazaio edo ez momento zoriontsutan telebistan, telebestikoek jakin edo ez
bainan herritarrak bai (en la pomada)

 

¡zorionak Miguel¡ loterixia tokatu bazaizu ala ez, badakagu nora begiratu

 

Ramon

 

De: [email protected]
[mailto:[email protected]] En nombre de Josu Mendicute
Enviado el: viernes, 24 de diciembre de 2010 4:29
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] loterixia, alkatia eta kontzejalak

 

Neri be harrigarrixa ein jatan. Telebistakuak ez dakit jakingo zeben, ze ez
zeben iñun jarri konzejalak zianik ez ezebez. Eneko Andueza eta Karmen
Retenaga adierazpenak eitten, zelako berri ona Eibarko herrixandako.

Holako gauzak ospatu bihar dittuez gure Udaletxian, ze ze nahi dozu ospatzia
ba? Txontako auzo barrixa? Errebaleko plazia ze ondo doian? Trafikuak izan
dittuan soluziño milagrosuak?

Ospatzeko arrazoi politta iruditzen jata, Enekori moduan, Zientzia eta
Teknologia Hiri titulu hori. Baiña Alkatiak be esan zeban titulua lortu
baiño lehen, ez zala Udalan ekimenik aurkezten, herrixan beste batzuek
eindako merituei indarra emotia ("poner en valor" esan zeban) baiño. Eta ez
dot txarto ikusten, baiña 2007an Mertxe Garatek (orduan EA, orain
Hamaikabat) KTBn zera esan zeban:

Eibar aurrera doia (hori esan zeban Arriolak, eta horri erantzunez segidu
zeban Garatek), baina aurrera doia ez Uda honen ekimenez, baizik eta herriko
elkarte, ikastetxe, enpresa, jendeak duen aktibitate guztiarengaitik.

Bada, ez naiz sartuko (orain) Udalaren lana ez onerako ez txarrerako
baloratzera. Baina bai uste dut 2007an balorazio hori egiten zuenak gaur ere
egin zezakeela.

josu.











leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2010eko aberen 23a 12:51):

Atzo gauza bitxi bat ikusi neban etb1en. Loterixia zala ta, badakizue zelako
despliegia egon zan, komunikabide mordua Kalbetonen administraziñuan
aurrian.
Teleberrixa ikusten hara nun  ikusten dodan loterua txanpan boteillia
zabaltzen eta onduan, pegauta, alkatia. Alkatia? pentsau neban nere artain,
ze egitten dau alkatiak hor?? Normala da hori? 
Gero pentsau neban Espaiñiako herrixetako alkatiak ez nittuala ezagutzen,
eta beste urte batzuetako imajiñetan igual "nos ha tocao" eta saltoka
zebizenak herri hórretako alkatiak egongo zirala....... arrarua, baiña
polituak edozer!
Hau guztiau petsatzen hara zeiñeri jarri zetsezen alkatxofia: Carmen
Retenagari! Eta hurrengua.....Eneko Anduezari! Beste kontzejal bi!!!
Kontzejalak eta loteruak baiño ez zeguazen, barren!!
Normala da hori? Ala gure udaltxit gorenaren frikadia da?
Ze diñostazue, ederrok??
leire, flipauta!!


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

 

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to