2010eko urtarrilaren 19an hartu zuen Legebiltzarreko Mahaiak webgunea berritzeko erabakia. Horretarako lan talde bat sortzea adostu zen eta Legebiltzarreko departamendu eta talde politikoei dei egin zitzaien lan taldean parte hartzeko. Hala, nik neuk ere parte hartu nuen, hasieran gogoz, baina ikusirik lan taldeak hartu zuen dinamika, denbora galtzea iruditu zitzaidan eta utzi egin nuen, batez ere, nire irudikoz, Legebiltzarreko Lehendakaritzaren propagandarako erreminta bihurtuko zela sumatu nuelako. Are gehiago, Legebiltzarreko datu basean ez da inongo aldaketarik egin, hobekuntzarik egin, makillajea baino ez da izan eta gaur, esaterako, lan taldeko kide guztiok "zoratuta" gabiz atari berrituarekin; ohitu beharko dugu, denbora eman beharko diogu, baina oraingoz, argi daukaguna da, ez diola inongo ekarpen praktikorik eragin lehengoari.
Webgunearen ohiko erabiltzen ez direnen iritziak ere ezagutu nahiko nituzke eta hori dela eta, aspaldiko partez, zerrendara galdera luzatzea pentsatu dut (zuetakoren batzuek, pribatutik, jada egin didate komentarioren bat, hala ere, ni prest iritzi gehiago jasotzeko). Hemen lotura berria:http://www.parlamentovasco.euskolegebiltzarra.org/eu -- Marijo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
