marijo deogracias<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2011eko urtren 17a 13:54):
> 2010eko urtarrilaren 19an hartu zuen Legebiltzarreko Mahaiak webgunea
> berritzeko erabakia. Horretarako lan talde bat sortzea adostu zen eta
> Legebiltzarreko departamendu eta talde politikoei dei egin zitzaien lan
> taldean parte hartzeko. Hala, nik neuk ere parte hartu nuen, hasieran gogoz,
> baina ikusirik lan taldeak hartu zuen dinamika, denbora galtzea iruditu
> zitzaidan eta utzi egin nuen, batez ere, nire irudikoz, Legebiltzarreko
> Lehendakaritzaren propagandarako erreminta bihurtuko zela sumatu nuelako.
> Are gehiago, Legebiltzarreko datu basean ez da inongo aldaketarik egin,
> hobekuntzarik egin, makillajea baino ez da izan eta gaur, esaterako, lan
> taldeko kide guztiok "zoratuta" gabiz atari berrituarekin; ohitu beharko
> dugu, denbora eman beharko diogu, baina oraingoz, argi daukaguna da, ez
> diola inongo ekarpen praktikorik eragin lehengoari.
>

Datuei dagokionez (ekimenak, interpelazioak, fitxategiak, gaikako
sailkapena, ...) orain dela denbora bat argitaratu zen
http://parlio.org/ gustokoagoa dut. Legebiltzarraren webgunean orriak
irakurriz screenscraping eginez argitaratutakoa.


Mikel
-- 
Mikel Larreategi
http://eibar.org/blogak/erral/es
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to