Garik, diozu:
>Zergatik ez dudan orain arte aldatu? Ba, Euskalteleko kablea neukalako
>eta beste edozein enpresara pasatzeko aurretik telefono analogikora
>pasa behar dudalako. Noski, itzultzea ere zailago izango da.

Nere galdera:
Kablea mantendu leike beste Euskaltel eztan beste konpaƱia batekin, ala?
Gernikan be Euskaltelen kablia daukagu, internet eta telebistako "pakete
basikua"; telefonorik ez, "autonomo" kontratua egin giƱualako (merkiau
urtetzen zozkun).

Marijo


----------------------------------------

Message: 1
Date: Wed, 19 Jan 2011 16:46:03 +0100
From: Gari Araolaza <[email protected]>
To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Subject: [eibar] Banoa Euskalteletik
Message-ID:
       <[email protected]>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1

Ni banoa Euskalteletik.

Eta ez mania berezia diodalako. Gutxi gora behera konpainia guztiek
oso antzerako zerbitzu (kaxkarra) ematen dute, Euskaltelen bezala.

Kontua da telefono konpainien obsesioa bezero BERRIAK lortzea dela.
Badakite jendea ez dela konpainiaz erraz aldatzen (enpresa guztietan
antzera), eta orduan exekutiboei axola zaien zifra bakarra bezero
berrien zifra da.

Horrek esan nahi du urte asko badaramatzazu konpainia batean, oso
garesti ateratzen zaizula telefono eta Internet zerbitzua. Aldiz,
beste konpainia batek zu bezero moduan lortzeko unean izugarrizko
eskaintza ona egingo dizu.

Absurdua, ze orain momentuan teorian enpresa garestienera noa ni
(Movistar/Telefonica), gutxienez urtebetez. Baina urte honetan
Euskaltelen ordaintzen dudanaren ERDIA ordainduko dut, hasierako 3
hilabeteetan gutxiago gainera.

Zergatik ez dudan orain arte aldatu? Ba, Euskalteleko kablea neukalako
eta beste edozein enpresara pasatzeko aurretik telefono analogikora
pasa behar dudalako. Noski, itzultzea ere zailago izango da. Hara!
teknikoki abantaila dena, komertzialki arazo bihurtu zaio Euskalteli.

Euskaltel gurea da, hemengoa, besteok baino gehiago gastatzen dute
bertan (kirola, babesletzak eta abar) baina ni ez nago hilero 25 Euro
ordaindu beharrean 50 Euro ordaintzeko prest. Agian datorren urtean
itzuliko naiz, ikusi bait dut Euskaltel berak aukera onak eskaintzen
dizkiela bezero "berriei".

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to