Liburu barrixa Eibarren: "Hizkuntz eskakizuna Eibarko Hirian 1900-1936" Antxon Narbaiza zerrendakidia egile eta Badihardugu Elkartia argitaratzaile.
Abenduan argitaratu zan eta atzo izan zan aurkezpena Eibarko Udaletxian. Erreferentzia batzuk sarian: http://eibar.org/albisteak/hizkuntz-eskakizuna-eibarko-hirian-1900-1936-liburuaren-aurkezpena http://www.badihardugu.com/news/1295444458 http://www.diariovasco.com/v/20110120/bajo-deba/libro-recoge-requisitos-euskera-20110120.html Antxonek dokumentaziño eta artxibo lan haundixa egin dau, eta XX. mende hasierako Eibarko lan-eskaintza publikua aztertu dau, eta Eibarko lanpostu publikuetan euki biharreko "perfil linguistikua" aztertu dau. Gezurra badirudi be, oin dala 100 urte be nahiko arrunta zan Gipuzkoako lan-deialdi askotan euskeraz jakin bihar izatia (udaletxeko idazkari edo herriko sendagile izateko). Tira, ba, Eibarren ez, itxuria. Eibarren, Irunen eta Donostian "modernuaguak" izatia erabagi zeben. Bueno, ez dot emongo pista gehixagorik. Irakorrizue, gustora irakortzen da eta. Zorionak Antxon. Asier _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
