Ez diñozuenangaittik, baina emoten desta Eibarren bai gertatu(tzen)
dala euskaraz hobeto gura dabenak umiak Mogelera eruaten dabela, beste
tokitan euren desiuak ez diralako betetzen. Ez da kontu erraza, Eibarko
errealitate soziolinguisitikoa dan hori da, gehixago dirala etxeko
berbeta erdera dakenak euskara dakenak baino, nahiz eta akaso ez izan
askoz gehixago.
Gero sortia be bada. Gu Gasteizen ixa txiripaz agertu ginan gure
umien ikastolian, ez genduan asko eskatzen, D ereduan eta etxetik gertu
samar, eta gainera autu batzuk tarteko, epez kanpo matrikulatu genduan
aurrena. Gero sorte ona. Bazeguan "D naturala" deritzen eredua, nik
ordurako ez nekien ezta zer zan (etxian euskaraz egitten dabenak
alkarturik + -) eta hor sartu ginttuen. Horren kontura umiok nahiko giro
euskaldunian dagoz eta gurasuak be nahiko ondo hartuemon sozialak
euskaraz lantzeko. Bai nagusien klasian bai txikienian, antzera.
Azkenian nik Gasteizen Eibarren batzuk baino giro euskaldunagua izango
dot eskolian.
"D natural" horretaz be hasieran ez nakan ez aldeko ez kontrako
eritzirik. Oin oso aldekua naiz. Bi arrazoirengaittik, alde batetik,
umien partetik, badakigu euskaldunak eta erdaldunak nahasten diranian
erdara dala nagusi; eta gurasuen partetik oso baliagarrixa dalako
gurasuen arteko "sare sozial euskalduna" izateko, bestela egongo ez
zana. Eta eskola oso toki inportantia da harreman sozialan aldetik.
Ondo segi danok.
Imanoltxu.
19/01/2011 10:22(e)an, Asier Arregi(e)k idatzi zuen:
18/01/2011 18:20(e)an, oier gorosabel larrañaga(e)k idatzi zuen:
¿¿¿Eta zetako dittun umiak ba????
Nik behintzat etekin politta etaratzen najabiñ gure Nikori,
idatzizkotik ahozkora praktikatzeko atxeki modura. Toka baiño ez
detsat egitten.
O.
Umiekin...Eibarko eta inguruko toki askotan lelengo euskaraz bizitzen
ikastia erronka garrantzitsuena da, zoritxarrez. Tokatzen dana,
euskeria ez nokeatzeko. Bestela, taldietakua bihurtu leike herrixan,
gure belaunaldixan moduan...eta hola euskerak galtzekuak dittu.
Lorek, gure alabak, 3 urteko eskolak Elgoibarren jaso zittuan, 18
ikasle, 2 euskaldun, 11 espainiar eta 5 penintsulatik kanpoko
gurasuekin. "Espainiar" jarri dot, eta biharbada "vasco" jarri biharko
neuke, ez dakit zein dan egokixagua.
Gero Eibarko eskola batera etortzia erabakitta...J.A. Moguelen tokirik
ez eta Urkira jo genduan. Oin bigarren urtia. Panoramia antzerakua.
Bere gelan, euskeraz ondo 2 edo 3 moldatzen dira 23tik, eta ondo ondo,
eta ez da harrokerixia, izatekotan kontrakua, lotsia, Lore bakarrik.
Marrokixek be euskeria nahiko ondo darabixe, baina orokorrian
gehixenek erreztasun gehixago gazteleraz dake eta oso oso arrarua da
umien artian euskeria entzutia. Gehixen kostatzen jakuenak guraso
vasco-espainiarrak dittuenak dira.
Beste ume eta gurasuekin gaozenian, gaztelerazko elkarrizketan...umiak
tartian badagoz euskeraz sartzen naiz, nahizta gurasoren batek aurpegi
arraruak jarri. Umiekin iñoiz ez dot erderaz egitten nahizta eurak
gazteleraz zuzendu neri. Eta hor ikusten dot zelako maila dakagun, ze
gero normalian euskerara aldatzen dabe!!! Ikusittakuan arabera,
momentuz normala euren artian gazteleraz egittia. Komunikaziño biharra
asetzeko ez dake beste erremedixorik. Ez dago lan makala! Pertsona
bakarra naiz gurasuen artian jarrera horrekin. Suposatzen dot 46
izango garala guztira, eta euskaldunak dozena erdiren bat. Euskaldunak
diran bestiek normalian euren umieri baiño ez detse euskeraz egitten.
Gero irakaslien presiñoz eta euskeraz ez egittiagaittik zigorrez,
holako eskolatan oso erreza euskararekiko ezer onik ez sentitzia eta
gaztelerarako joera izatia. Hori behintzat orain 10-11 urte dittuenen
gurasuen informaziñuegaittik. Lan zaila.
Halandabe, hasiko non egunen baten Lorekin noka-toka, jolas moduan
bada be.
Asier A.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.