Halako zeozer egitten saiatu giñan Markos eta bixok oin dala urte batzu,
baiña ez giñan nahikua tematu kontizu.
Nik irizpide klaru xamarra erabiltzen dot, eta hala segitzeko asmua dakat:
- Nere buruakin nabillenian (blogian-eta), toka.
- Publiko orokorrari zuzentzen naizenian, zuka.
- Jente askokin berbetan nagonian, txandaka: lagun talde barruan
bereziki bati zuzentzen naizenian, hika; bati baiño gehixago berba
egitterakuan, zuka (neska nahiz mutil); depende.
Egixa da irizpide hau ez dotelako %100ian errespetatzen, bestiak beste
noka egitten ez dakatelako bape praktikarik, eta neskia parian badakat
zuka ibilli bihar izatzen naizelako; baiña ikasten dotenian hori
zuzentzeko asmua dakat.
Ni be uste dot malguak izan bihar garala. Amatiñok eta Serafiñek,
esateko, baimena emon zesten aspaldi (gogoratu be ez dira egingo) hika
egitteko, eta eskertzen detset. Halan be, nere burua ikasitzat jo
dotenian barriro bueltau naiz zuka egittera eurei, ez-dakitt-zer emoten
zestan-eta euren edadekuei hala ez egittia. !Malgutasunak hori daka!
O.
Asier A-k:
Oso politta begittantzen jatan hik esandakua Oier, oin taldiari berba
egitterakuan noka erabilpena be ontzat hartziana. Hartara, ikasi be
ikasiko jonagu zeoze, hankia ondo sartuta bada be. Ni behintzat noka ez
non bape ondo moldatzen, izan be, inoiz ez jonat egin eta entzun be
gitxittan. Galtziak, penia emoten jestan.
Gazteleraz Oierrek azaltzen daben soluziñuori oin dala urte batzuk Eneko
Landaburu medikuak praktikan jarri jonan "Cuidate Compa" liburuan.
Ordutik, /os as/ horrek emoten zestan atzerakadiak bultzatuta,
gazteleraz parte hartzen doten posta zerrenda baten, /Hola a todas/ eta
halakuak sarrittan erabiltzen jittunat, guztiei zuzentzian...eta behin
esplikau najonan zegaittik, gainera intuiziñuaz eta hola arittuta, hárek
kasuetan bezela, izan leiken, gizonezkuen alde femeninuenari zuzentzia :-) .
Ondo izan,
Asier A.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.