Eibarko hiztegixan:

Burpil [gurpil]. iz. (TE). Rueda. Burpilla asmau ebanak, emon zetsan hasieria gero izan diran makiña guztieri. / _Oingo gaztiak burpillari be "erroberia" deitzen jetsek._

Nik, neure ezjakinian, esan egingo neuke Eibarren "erroberia" esaten dala, eta ez "gurpilla". Baina, hara ba! Toribixontzako "burpilla" ei zan arrunta, eta "erroberia" gaztien gauza. Urtiak pasata, "erroberia" guztiz zabalduta eta "burpilla" arrotza edo geldittu dira.

Halako gauzak (eta beste batzuk) ikusita, pentsau egin behar da "euskara jatorra", "betiko euskara", noiztik ete dan "jatorra", noiztik ete dan "betiko".

        Trebi.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to