Ez dogu bat Ernest Lluchen bihar egitten dabena? Bere bertsiñua entzun
biharko genduan, baina hasteko, badaezpada, ez zaittie berakin
haserratu, batek daki ze burutaziño alua izan zeinkien. Barrixa, beheian
jasoa, EITBtik hartua.
Trebi.
Eztabaida baten ostean
Bere aurpegia erre du Donostian entzungailu batzuengatik
*Erredakzioa* - *2011/03/05 *|
Iruzkina egin
Gizon batek alkoholez busti du bere aurpegia eta su eman dio bere
buruari Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxeko langile batekin
entzungailu batzuen harira eztabaidatu ostean.
Gipuzkoako hiriburuko Udaltzaingoak adierazi dutenez, gertakaria atzo,
ostiralean, 19:30ean izan da, gizonak zentroko langileari entzungailu
batzuk eskatu ostean. Entzungailu horiek ez zeuden publikoaren esku une
horretan, eta gizona haserretu egin da, kanpora irten eta alkohola
aurpegitik bota ondoren, su eman dio bere buruari.
Udaltzaingoek Kultur Etxea hustu dute eta anbulantzia bat deitu dute. 51
urteko gizona Donostiako Ospitalera eraman dute, aurpegian hainbat
erredurak zituela.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.