Andalaostia!

Bertan biharrean egon nintzen, Trebi, baina azken hiru urteak Donostia Kulturako Komunikazio unitatean nabil. Bihar webgune berritua aurkezten dugu eta azken egunetan horretan nago buru belarri, beste lankideekin batera.

Komunikabideei ez diegu ezer helarazi. Hori ere badut esaterik.

Enpin... astelehenean izango dut informazio gehiago.

Iturri.

At 23:33 05/03/2011, you wrote:

Ez dogu bat Ernest Lluchen bihar egitten dabena? Bere bertsiñua entzun biharko genduan, baina hasteko, badaezpada, ez zaittie berakin haserratu, batek daki ze burutaziño alua izan zeinkien. Barrixa, beheian jasoa, EITBtik hartua.
    Trebi.



Eztabaida baten ostean





Bere aurpegia erre du Donostian entzungailu batzuengatik



Erredakzioa - 2011/03/05 |
Iruzkina egin


Gizon batek alkoholez busti du bere aurpegia eta su eman dio bere buruari Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxeko langile batekin entzungailu batzuen harira eztabaidatu ostean.




Gipuzkoako hiriburuko Udaltzaingoak adierazi dutenez, gertakaria atzo, ostiralean, 19:30ean izan da, gizonak zentroko langileari entzungailu batzuk eskatu ostean. Entzungailu horiek ez zeuden publikoaren esku une horretan, eta gizona haserretu egin da, kanpora irten eta alkohola aurpegitik bota ondoren, su eman dio bere buruari.

Udaltzaingoek Kultur Etxea hustu dute eta anbulantzia bat deitu dute. 51 urteko gizona Donostiako Ospitalera eraman dute, aurpegian hainbat erredurak zituela.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to