kaixo danori, azkenaldixan sarri izan dogu mintzagai gau hau: hittanua. Posta-zerrenda honetan, gure blogetan, baitta twitterren be...
Tira, ba, Oier Araolazan eskaera bati erantzunez, maiatzian Hitano ikastarua antolatuko dogu Eibarren. Badihardugu Euskera Elkartiak antolatuko dau, Eibarko Euskara Sailan eta Udal Euskaltegixan laguntziakin. Oindiok ez dago dana guztiz zehaztuta, baina gitxi gorabehera: - 10 orduko ikastarua - maiatzian zihar (5 egun) - teorixa pixkat eta praktika asko - izen-emotia apirilian (laster emongo doguz datu gehixago) Ba, horixe. Apuntatzeko prest? Asier _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
