Aste honetan Errepublikia aldarrikatu zaneko 80. urteurrena. Hori dala eta, 3 hitzaldi Eibarren, lehenengua euskeraz, bestiak erderaz. Kirmen Uribe, Forges eta Jesus Gutierrez.
a. http://egoibarra.com/albisteak/errepublikaren-hitzaldiak-kirmen-uribe-forges-jesus-gutierrez Kirmen Uribek apirilaren 11n, astelena, emango duen "8 x 10. Zortzi idazle Errepublikako" hitzaldian Errepublika garaiko zortzi idazleren testuak irakurri eta komentatuko ditu, egile bakoitzaren bizitzako zertzeladak emanez. Idazleak euskaldunak eta erbestekoak izango dira: Lauaxeta, Lorca, Auden saiakera-idazle eta poeta ingeles handia... “La República en la persona muchos bienes proporciona” izenburua du José Antonio Fraguas “Forges”ek apirilaren 12an, asteartea, emango duen hitzaldiak. Eta azkenik, apirilaren 13an, asteazkena, Jesús Gutierrezen “El sistema de bibliotecas y la educación en el Eibar de la II República” izango dugu. Gutiérrez eibartarrak, orokorrean, herriko hezkuntza izango du hizpide baina Eibarko Institutu Elementala ere aipatuko du, Errepublikako Gobernuak batxilergoaren sei urteak eskaintzeko Eibarri eman zion ikastetxea eta hainbat eibartarri etorkizunaren ateak zabaldu zizkiona. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
