Forgesana emon desta aurten harrigarrixa. Aurten arte errepublikan
aldeko festatxo horretan Ezker Batukuak eta gero talde partikularrak
zeguazen, eta ez beste inor, eta inoren ez-egotia ikaragarrixa bazan
hori psoekua zan. Oin arte beti egin dau mutis, beti-beti, ez jakinana,
berarekin ez zoian kontua.
Aurten badirudi agertu gura izan dabela, esatia "hamen gaoz gu be
bai", eta, baleike, eurentzako patrimonializatzia?? Elekziñuak
daguazelako? ziklo aldaketa? jauzi kualitatiboa?
Hurrengo urtietan ikusiko dogu.
Trebi.
11/04/2011 9:26(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
Aste honetan Errepublikia aldarrikatu zaneko 80. urteurrena.
Hori dala eta, 3 hitzaldi Eibarren, lehenengua euskeraz, bestiak erderaz.
Kirmen Uribe, Forges eta Jesus Gutierrez.
a.
http://egoibarra.com/albisteak/errepublikaren-hitzaldiak-kirmen-uribe-forges-jesus-gutierrez
Kirmen Uribek apirilaren 11n, astelena, emango duen "8 x 10. Zortzi
idazle Errepublikako" hitzaldian Errepublika garaiko zortzi idazleren
testuak irakurri eta komentatuko ditu, egile bakoitzaren bizitzako
zertzeladak emanez. Idazleak euskaldunak eta erbestekoak izango dira:
Lauaxeta, Lorca, Auden saiakera-idazle eta poeta ingeles handia...
“La República en la persona muchos bienes proporciona” izenburua du
José Antonio Fraguas “Forges”ek apirilaren 12an, asteartea, emango
duen hitzaldiak.
Eta azkenik, apirilaren 13an, asteazkena, Jesús Gutierrezen “El
sistema de bibliotecas y la educación en el Eibar de la II República”
izango dugu. Gutiérrez eibartarrak, orokorrean, herriko hezkuntza
izango du hizpide baina Eibarko Institutu Elementala ere aipatuko du,
Errepublikako Gobernuak batxilergoaren sei urteak eskaintzeko Eibarri
eman zion ikastetxea eta hainbat eibartarri etorkizunaren ateak
zabaldu zizkiona.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.