Horixe naiz, batzuendako. Badakizue, garai onak ate joka datoz, eta oin Errebaleko parkina asfaltauko dabe. 30.000 euro kostauko dau. Baina adi, albiste hau 2010eko apirilaren 8koa da: Eibar prevé que el parking de Errebal esté en funcionamiento "no más de un año" http://bit.ly/gTISuB
Eta notizia horretan, zera... "justifican su decisión de no asfaltar... "tendría un coste añadido de 120.000 euros"" "se hubiera asfaltado si pensáramos que el aparcamiento va a estar en funcionamiento durante varios años, pero no es el caso". Konklusiñuak: 1. asfaltatzeko kostua %75 rebajau da urtebetian... 2. hainbat urtez luzatuko da merkatu plaza/merkatalgunearen eraikuntza. Bueno, ba jun naiz kartel batzuk ipintzera, testu honekin: "El día de la marmota. Quedan 33 días". Eta kartela jartzen ari nintzala, han etorri jata Carmen Larrañaga, PPko zinegotzixa eta emakume jator askua. Esan desta beti nabilela kritikatzen. "Arrimar el hombro es lo difícil", esan desta. Legealdi oso batez aldarrikatu dogu Errebalen partehartzia eta adostasuna bilatzia, ta ez dabe nahi izan orain arte; eta gauzak ondo egiten ez direnean, esan egin behar da. Horixe erantzun diot, eta gehitu dut: "eta zertara datoz orain asfaltatzera, obrak udan hasiko badira?" Eta Carmenek erantzun dit ez esateko tontakeriak. Badakidala obrak ez direla udan hasiko. Eta nik erantzun horixe esan zutela sozialistek. Eta berak niri gezurrak ez esateko eskatu. Eta nik telefono mugikorra hartu, eta googlen bilatu: obras errebal verano eta hor agertu da, 2010eko azaroaren 4ko albistea: "El PSE anuncia que las obras de Errebal se iniciarán en verano de 2011" http://bit.ly/ggLi18 Ez zait gustatzen kritikatzen ibili behar izatea. Nahiago elkarlana, baina bik ezin elkarlana egin batek uzten ez badizu. Eta uzten ez badidate bai, kritikatuko dut. Baina gezurrik ez. Gezurrak besteek esaten dituzte. Eta gainera kobratu egiten dute horregaitik, nire poltsikotik. josu.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
