eastigarraga hori ez da izango gure arteko bat, kasualitatez?

    Trebi.

Berrian jasoa:

Eremu urriko hizkuntzen artean, euskara bigarren da Twitterren

Indigenoustweets.com atariaren arabera, BBC.com-ek jaso duenez, BERRIA egunkaria da euskaraz tweet gehien sartu dituen erabiltzailea. Lehenengoa, berriz, eastigarraga erabiltzaileak sartu omen zuen.

2011-04-18

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali


BBC.com atariak atzo argitaratu zuenez, eremu urriko hizkuntzen artean euskara da Twitterren gehien erabiltzen denenetako bat. Indigenoustweets.com atariko informazioa hartzen du BBCk iturri bezala. Atari horretan Twitterren egiten diren 68 hizkuntzetako mikroblogging iruzkinak zenbatzen dituzte, eta horren arabera, euskara bigarrena da, Haitiko kreoleraren ondoren. Micro-blogging in a mother tongue on Twitter (Twitterren ama hizkuntzan mikroblogeatzen) du izenburu BBC.com-en artikuluak eta Dave Lee kazetariarena da.

Indigenoustweets.com Kevin Scannell AEBetako Saint Louiseko Unibertsitateko irakaslearen ekimena da. Bere hitzetan "harrigarria" da batik bat ingelerazko erabiltzen den zerbitzu horretan beste hizkuntzetako horrenbeste twitterlari aurkitzea: "Liluratu egin ninduen bere tweetak gaelikoz 1.000 pertsonak idazten dituztela jakiteak, edo, euskaraz 3.000 lagunek egiteak. Kopuru horiek, gainera, gorantz doaz", esan du Scannellek.

Lehen postuan kreolera dago. Haitin hitz egiten den hizkuntza da eta 12 milioi hiztun ditu. Horietan artean, Indigenoustweets.com atariaren arabera, 6.878k erabiltzen dute Twitterren. Beste muturrean gamilaraay izeneko hizkuntza dago. Australian erabiltzen da eta ia desagertuta dago; hala ere, badago Twitterren hizkuntz hori erabiltzen duen erabiltzaile bat, bakarra.

Ama hizkuntzan komunikatzeko nahia

Scannellek garrantzia ematen dio eremu Twitterren eramu urriko hizkuntza erabiltzeari: "Batzuk oihartzun handia izan nahi dute eta ingelera eta frantsesa erabiltzen dituzte. Baina badago baita senide eta lagunekin ama hizkuntzan komunikatu nahi dutenak. Internauta horiek antzeko beste batzuen berri izatea nahi dugu", dio BBC.com-en artikuluan.

Indigenoustweets.com atariaren arabera, 3.788 erabiltzaile ditu euskarak Twitterren, eta 383.630 zenbatu dituzte. Gainera, eremu urriko hizkuntza batean sarrera gehien sartzen duen erabiltzaileetako bat BERRIA egunkaria da, zerrendan ageri denez. BERRIAk 11.526 tweet sartu dituela dio Indigenoustweets.com atariak. Euskarazko lehenengoa eastigarraga erabiltzaileak sartu zuela jaso du.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to