Bueno Oier, eutsi, eutsi... konparatuta beste toki batzuekin, bai, edo
Alkatetzari/lehen indarra izateari eutsi bai. Baina 1.024 boto galdu ditu
PSEk Eibarko Udal hauteskundeetan. %16,93.
Gainontzeko irakurketetan, ados.

PPk asko igo dabela emoten dau, baña 69 boto igo dauz, ez besterik: %6,61
gora. Eta EAJk %5,94 galdu dau, 166 boto, oin dala 4 urte atarako zittuanak
ANV egon izan balitz. PPk eta EAJk, zinegotzi bat gora ta beste bat behera,
oin dala 4 urte ordezkatzen zebana ordezkatzen dabe oin be.

EB-Aralar oin dala 4 urte koalizioan, bien artean 124 boto behera.
ANV+EA oin dala 4 urte, 3109 boto ziran. Aurten Bilduk 3673, batuketa
horrekin konparatuta 564 gora. (EAJk eta EB-Aralarrek bien artean
galdutakoak 290 boto dira).

Nik nahiko argi ikusten nuen zinegotzi bakar batean egon zitekeela
gehiengoak alde batera edo bestera egiteko klabea, eta hala izan da: PP+PSOE
11, EAJ+Bildu 10. Baina numeroei erreparatuta, uste dut gehiago aldatzen
dela tartaren banaketa, alderdi bakoitzak jaso duen boto-kopurua baino.

Numero horiei begiratuta: Ezker Abertzaleak euki du %18ko igoera, PSEk %17ko
jeitsiera. EAJ, PP, Aralar eta EBk mantendu egin dituzte boto kopurua, gutxi
gora behera.

Tartaren banaketan klabea da hauteskundeen legeak ezartzen duen %5eko langa;
botoen %5a eskuratu gabe ezin ordezkaritzarik euki. Langa hori gabe, Ezker
Batuak eta Aralarrek zinegotzi bana aterako zuten, jasotako botoen arabera;
edo koalizioan joan izan balira, PPren gainetik jarri eta 2 zinegotzi eukiko
zituzten. Bi zinegotzi horiek PSEren eta PPren kaltetan izango lirateke, eta
panorama hauxe litzake:

PSE 8
Bildu 6
EAJ 4
PP 1
Aralar 1
EB 1

Hori begiratuta, eta numero absolutuetan hemen, Eibar sozialista dela
diotenentzat:
Abertzaleen batasunak (Bildu+EAJ+Aralar+H1ª): 7233 bozka.
Espainolisten batasunak PP+PSOE: 6136.
Federalistak: Ezker Batuak 573.

Tartaren banaketa horretatik gogoeta bat, maila orokor batera hedagarria
dena: alderdi txikien jokoa bukatu da, gustatu ala ez. Euskadi 4 hankako
mahaia da: EAJ, Bildu, PSE, PP. Eta Eibar ere bai: PSE, Bildu, EAJ, PP.

Pena dela? Bai. Nik uste Aralarrek Eibarren azken legegintzaldian jokatu
duen papera garrantzitsua izan dela, eta zintzotasun osoz onartzen eta
eskertzen diot hori Aralarri eta pertsonalki Mariasun Gartziari. Baina
alderdi txiki horien botoak hor geratu dira, inora joan barik ordezkaritza
banatzerakoan. Eta abertzaleen kalterako izan da. PP eta PSOEren mesederako.
Panorama hau bazetorren, nik behintzat argi neukan, baina uste nuen oraindik
denbora gehiago beharko genuela hortara iristeko.

Hasi da laupartidismoa. Eta gehien pozten nauena zera da:
EAJ botu gehien izan duen alderdia. Bildu zinegotzi gehien lortu dituena.

Batzuk esango dute EAJ izan dela lehen indarra, beste batzuek Bildu izan
dela. Edozela ere: lehenengo bi indarrak abertzaleak izan dira. PP eta PSOE
hirugarren eta laugarren aukerak dira EAEn. Gaur atzo baino
independienteagoak dira. Bilakatu dezagun olatua itsaso.

josu.
















Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2011eko mairen 23a
10:30):

>
> Niri deigarria egin zait ikusita PSE-EEk toki gehienetan jaitsiera handia
> izan duela nola eutsi dion Eibarren. Bildu indar handiz sartu da, baina
> gainontzeko alderdi abertzaleek behera egin dute, eta beraz, azken batean,
> aldaketa handirik ez. Zentzu horretan EAJ-ren porrota nabarmena iruditzen
> zait. Aldaketa-ren aldeko diskurtsoa niri ez zitzaidan sinesgarria egiten,
> legealdi osoa PSE-EEren "esanetara" aritu denean.
>
> Alderdi txikien (H1, Aralar, EB) jaitsiera eta ordezkaritza desagerpena
> penagarria iruditzen zait. Uste dut zenbat eta partidu gehiago  hobea dela,
> eta bi-partidismorako joera espainola eta lau-partidismorako bere aldaera
> euskalduna oso kezkagarria egiten zaizkit. Uste dut D'Hont legea oso
> kaltegarria dela (hain zuzen ere, gobernagarritasunaren izenean partido
> txikiak zigortzea duelako helburu) eta "demokrazia erreala" erako
> aldarrikapenetan horrelako kontuei ere erreparatu beharko geniekela. Alderdi
> txikiek ere planteatu beharko dute hori aldatzea, eta hori gertatzen ez den
> bitartean, koalizio elektoralak beharrezkoa dituztela onartzea. Eibarren
> azken legealdian izan den oposizioa bakarra Aralar-EB izan da. Orain
> bananduta aurkeztu dira eta ez dute ordezkaritzarik lortu, baina bien botoak
> batuta (637+573=1210) PPk baino bozka gehiago lituzkete (1112 eta 2
> zinegotzi).
>
> Gipuzkoara begira, EAJ-k Bildu-rekiko zer jarrera hartuko duen erabakiorra
> izango da datozen asteotan. Atzo gauean, ETB1en Larrazabal-ek (Bildu) EAJko
> ordezkariari ordagoa bota zion. Bildu eta EAJ elkartu eta Donostiako Udala
> eta Diputazioan gobernu abertzalea ezartzeko.
>
> Eta Espainiara begira, nola ezkontzen dira PPren garaipena eta M-15aren
> aldarrikapenak?
>
> oier.
>
>
> 2011/5/23 IMANOL TREVIO-MARIA JESUS ARTETXE <[email protected]>
>
>>        Neu lehenena idazten:
>>
>>          PSOE 9  - PP 2.     Aurrikusi neban. PSOEk izango dau alkatia,
>> PPn laguntzaz? Fronte espainola Eibarren? Ez dot uste De los Toyosek
>> holakorik gurako zebanik.
>>
>>           Bildu EAJan aurretik, hori ez neban espero. Zorionak Bildukueri,
>> zeregin asko dauke aurretik, eta Eibarren baino gehixago beste toki
>> batzuetan, ondo egitten badabe batez be lau urte barru izango da beren egun
>> handia, ez badabe ondo egitten... Aurten? Paktuak ikusi bihar.
>>
>>          EB-Aralar? puf, EB bere txikixan oso inportantia da Araban,
>> Aralar oso ondo NaBain Naparruan. Bestelako tokixetan... Txikixa bazara
>> lagunik ez izatia jodidua da, bixok batera zeozer, bakotzak bere aldetik
>> ezer ez.
>>
>>          Arabatik ikusita oso inportantia: PP + PSOEk gehiengo ez izatia
>> Araban. Nik beti gogoratzen dot bixen artian gitxigatik baina beti gehiengo
>> izatia, gero paktuak eta. Baina aurten ez, ez dira gehiengo. Nik uste
>> "historikua" dala. Badaezpada txapliguak ez botatzia hobe, PSOEko zenbat
>> geldittu dira oinguan etxian?
>>
>>                   .
>>
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to