2011/5/23 Xabier Mendiguren <[email protected]>:
> Benetan ikusten duk Garitano diputatu nagusi, Iban?

Atzo EITBn egon nintzen komentatzen Twitter bidez zerako zer hau.
Leire Narbaiza eta Mikel Lizarralde zerrendakideak ere etorri ziren.
Baina hura amaitzean...

Varduliara bueltan, Atano pilotalekura joan nintzen, terrorismora.
Garitano zoriondu nuen, ze ezagutzen dut, eta tipo zintzo eta jatorra
da gainera, ze koño.

Beste batzuekin berriketan, han bertan, euforiaren beroan, ostera:
utziko diotenik? ez gizona! deskartatutzat, argi samar.

Horrez gain ikusi nuen Txiron, Arrasateko alkate izana... Jubilatu
itxurarekin, baina gaztetuta. Eta kartzelan luze egon den batekin ere
jardun nuen berriketan: isilik egongo dira besteak ezta? Bai, fijo,
ziurtatu zidan. Uste dut sinesten hasi naizela.

Horrez gain, lurra ple-ple, sanferminetan moduan oinetakoak itsasten
ziren lurrera. Baina erretzera, denok zintzo kalera. Zigarroak
bakarrik. Hobera goazelakoan.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to