Entzun dot Elhuyarrekuena, oso lasaigarrixa, kafia eta talko hautsak bezain kaltegarrixak eta bla, bla, bla. Zentzudunagoak begittandu jataz Juan Cruz Lakastaren gogoetak, minbizixak exponentzialki gora egin daben ebidentzia argixa, zergatik jakin barik (faktore ugari dagoz beti eta eragin biologikotan kausa-efektua baieztatzia oso gatxa da) eta mugikorren kasuan (mikrouhin teknologixian kasuan gehitu geinke, DECT alanbrebakuak, wifi, UMTS, wimax...) zelan gizarteratu leiken teknologixa hori efektuen aurre ikerketarik barik.

OMSeko hau plazaratzeko barne gerra haundixak egon dira urteotan. Interphoneko emaitzekin bezela. Nabarixak izan diran multinazionalen kazuak tarteko, Repacholiren behartutako dimisioa ondorio...Bere garaian, OMSek, sortu berri zala, tabako konpainien eraginez, tabakua biriketarako ona zala agertzen zeben ikerketa zientifikuak kaleratu zittuan.

Zientzialari talde haundi batek eremu elektromagnetiko ez ionizatzailiek efektu termikuetaz gain efektu biologikuak dittuela demostratzen dau 1940 urtetik aurrera bere ikerketa eta froga zientifikuetan, Errusian, Japonen, AEBetan, Israelen, Frantzian, Espainian, Alemanian, Austrian, Suedian...Beste talde batek, multinazionalen gonapian, diño, zientifikoki be bai klaro, eragin hauek ezin dirala demostratu.

Yuri Grigoriev <http://www.tesla.ru/english/SBIR/index.html> izan da hau publikatzeko bultzatu duenetako bat. OMSeko partaide da, Errusiako Erradiazio Ez-Ionizatzaileen Babeserako Komite Nazionalaren buru, eta baitta Salzburgoko Erresoluziñua sinatu zebanetako bat be (mugal legalak 4.500 aldiz murriztia gomendatzen zeban zientzialari talde batek 2000 urtean). Mugikorran gaiñian errusiar komite honen gomendioak, gogoratzekuak: gehienez 3 minututako elkarrizketak mugikorrez, 15 minututako atsedena deixen artian, babes sistemak erabiltzia, 18 urtera arte ez erabiltzia, haurdunek ez erabiltzia eta abar.

Lanian ikusittakuakin ziur nago hillebete baten edo pare baten asko jota, errez ikusi leikezela eraginok (batzuk 10 minututan be bai), eta bizitza osorako! babes mailletaz eztabaidan, zerrenda honetan bertan bota neban hordagua. Ohe baten onduan, burutik ahal bezain gertu (babes muga legaletatik oso urrun) wifi emisore bat martxan jarri eta bittartian, astero osasun kontrolak egin. Sei hilabetez luzatu geinke esperimentua. Ondo legoke bolondres asko egotia, datuen adierazgarrittasuna estatistikaz lantzeko. Ia Elhuyarrekuak animatzen diran zientziaren izenian. Serixo botatzen dot. Bolondresak balegoz, EHUko Medikuntza fakultateko doktoreren batekin hitzartu geinke ikerketa zuzentzeko, edo Elhuyarrekuek eurak be planteatu ezagutuko dabe norengana zuzendu eta zelan antolatu froga. Zientzia, mesedez.

Bueno ba, mugikorrez hitzegin berri dot bezero batekin, 2 minutu ta piku, ta gauza pillua tratatu doguz. 3 minututan, txorradak esaten ez badira, gauza asko esan leikez. Ala! Oin kafe bat hartzera noia...talko hautsak...hauekin bai aspaldi ez dotela kontakturik eukin...

Ondo izan,

Asier Arregi



01/06/2011 9:42(e)an, Luistxo Fernandez(e)k idatzi zuen:
Elhuyarrekoen abisu hau jaso dut
9.45etan Euskadi Irratian hitz egingo dugu: mugikorrak eta minbizia.
OMEk zer erabaki duen eta horrek zen esan nahi duen azalduko dugu.

osea, ORAIN

luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to