Hurrengoan lehenau abisau, inoiz irratia lagungarri moduan
erabiltzen dogulako!
Nik atzo entzun neban 3:00tako albistegian, SERirratian aditu
biri, eta biak antzeko kontua esan zuten, azkenengotik hau agertu
arte, ezer barririk ez.
Ordu horretan kafe-aldian izan gara.
Eibarren Kope irratirik dago ?
Bertoko
01/06/2011 11:12(e)an, Asier Arregi(e)k idatzi zuen:
Entzun dot Elhuyarrekuena, oso lasaigarrixa, kafia eta talko hautsak
bezain kaltegarrixak eta bla, bla, bla. Zentzudunagoak begittandu
jataz Juan Cruz Lakastaren gogoetak, minbizixak exponentzialki gora
egin daben ebidentzia argixa, zergatik jakin barik (faktore ugari
dagoz beti eta eragin biologikotan kausa-efektua baieztatzia oso gatxa
da) eta mugikorren kasuan (mikrouhin teknologixian kasuan gehitu
geinke, DECT alanbrebakuak, wifi, UMTS, wimax...) zelan gizarteratu
leiken teknologixa hori efektuen aurre ikerketarik barik.
OMSeko hau plazaratzeko barne gerra haundixak egon dira urteotan.
Interphoneko emaitzekin bezela. Nabarixak izan diran multinazionalen
kazuak tarteko, Repacholiren behartutako dimisioa ondorio...Bere
garaian, OMSek, sortu berri zala, tabako konpainien eraginez, tabakua
biriketarako ona zala agertzen zeben ikerketa zientifikuak kaleratu
zittuan.
Zientzialari talde haundi batek eremu elektromagnetiko ez
ionizatzailiek efektu termikuetaz gain efektu biologikuak dittuela
demostratzen dau 1940 urtetik aurrera bere ikerketa eta froga
zientifikuetan, Errusian, Japonen, AEBetan, Israelen, Frantzian,
Espainian, Alemanian, Austrian, Suedian...Beste talde batek,
multinazionalen gonapian, diño, zientifikoki be bai klaro, eragin
hauek ezin dirala demostratu.
Yuri Grigoriev <http://www.tesla.ru/english/SBIR/index.html> izan da
hau publikatzeko bultzatu duenetako bat. OMSeko partaide da, Errusiako
Erradiazio Ez-Ionizatzaileen Babeserako Komite Nazionalaren buru, eta
baitta Salzburgoko Erresoluziñua sinatu zebanetako bat be (mugal
legalak 4.500 aldiz murriztia gomendatzen zeban zientzialari talde
batek 2000 urtean). Mugikorran gaiñian errusiar komite honen
gomendioak, gogoratzekuak: gehienez 3 minututako elkarrizketak
mugikorrez, 15 minututako atsedena deixen artian, babes sistemak
erabiltzia, 18 urtera arte ez erabiltzia, haurdunek ez erabiltzia eta
abar.
Lanian ikusittakuakin ziur nago hillebete baten edo pare baten asko
jota, errez ikusi leikezela eraginok (batzuk 10 minututan be bai), eta
bizitza osorako! babes mailletaz eztabaidan, zerrenda honetan bertan
bota neban hordagua. Ohe baten onduan, burutik ahal bezain gertu
(babes muga legaletatik oso urrun) wifi emisore bat martxan jarri eta
bittartian, astero osasun kontrolak egin. Sei hilabetez luzatu geinke
esperimentua. Ondo legoke bolondres asko egotia, datuen
adierazgarrittasuna estatistikaz lantzeko. Ia Elhuyarrekuak animatzen
diran zientziaren izenian. Serixo botatzen dot. Bolondresak balegoz,
EHUko Medikuntza fakultateko doktoreren batekin hitzartu geinke
ikerketa zuzentzeko, edo Elhuyarrekuek eurak be planteatu ezagutuko
dabe norengana zuzendu eta zelan antolatu froga. Zientzia, mesedez.
Bueno ba, mugikorrez hitzegin berri dot bezero batekin, 2 minutu ta
piku, ta gauza pillua tratatu doguz. 3 minututan, txorradak esaten ez
badira, gauza asko esan leikez. Ala! Oin kafe bat hartzera
noia...talko hautsak...hauekin bai aspaldi ez dotela kontakturik eukin...
Ondo izan,
Asier Arregi
01/06/2011 9:42(e)an, Luistxo Fernandez(e)k idatzi zuen:
Elhuyarrekoen abisu hau jaso dut
9.45etan Euskadi Irratian hitz egingo dugu: mugikorrak eta minbizia.
OMEk zer erabaki duen eta horrek zen esan nahi duen azalduko dugu.
osea, ORAIN
luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.