Nik, egualdi ona egon ezkeriok, ez dittudaz taparroiak kentzen uda
osuan. Hondarrera eurak jantzitta juaten naiz, jakiña, eta beste
bañujanzi sikua poltsan, aldatzeko. Oiñetan, lehen abarketak
nerabixazen, oin menorquinak.
Gaztetan taparroi bakarra eruaten neban hondarrera. Kontua gauza
gitxikin juatia zan, libre como el sol cuando amanece, asko jota giltza,
liburua ta toallia. Bañua hartu ta gero, hankatartia beratzen euki
bihar; inkomodua zan baiña... lagun guztiak bardin egitten zeben ta...
Gero, popabisteruen lekuetara juaten hasi nintzan, eta urtietan ibilli
naiz hondar "textilla" zapaldu barik. Taparroiak erabiltzen jarraittu
neban, hori bai, kaletik ibilzeko edo biharrera juaeko bakarrik.
Gero, umiak jaixo jatazenian, ba ezin atxetara juan: hondar normalera
juan bihar, taparroiekin jakiña. Eta ipurdixa bistan ibiltzera egin eta
gero oso inkomodua egitten jata baiñujanzi bustixakin egotia. Gaiñera
oin hondarrera poltsiakin juaten naizenez, etxata ezer kostatzen pañal
eta meriandekin taparroi sikuak eruatia.
o.
Serafiñek:
Nik jantzitta eruaten dot beti baiñu-jantzixa hondartzara noianian,
praka motzak (poltsiko askodunak) eta kamisetia. Motxilatxo bat,
galtzontzilluak eta toallia. Oiñetakuak: sandaliak.
Serafin
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.