aber, ni ez naiz abokatua, eta ez zait tokatu halakorik, baina zuzenbide apur bat badakit, eta ea erantzuten dizudan.
A eta B bikotekideak dira. Egoera posible bat da biak izatea etxearen jabeak; beste egoera bat, jabea bakarra izatea. Eman dezagun A dela jabe bakarra, eta A hil egiten dela, testamentu barik. Hala balitz, jabetza osoa seme-alabengana doa; hala ere, normala izaten da (ez lege, ez arau, baizik ohitura) seme-alabek adostea beste gurasoari uztea etxean bizitzen (usufruktua edo). Haien borondatearen baitan dago kontua. A eta B jabekide baldin badira, erdiaren jabetza da halako kasuetan seme-alabei igarotzen zaiena. Horra, ezjakinak botatatako sasierantzuna; jakintsuek argituko dute hobeto. X. El 08/09/2011, a las 22:20, leire narbaiza arizmendi escribió: > Aupa, lagunok! > Zerrenda orojakille eta santau honek eratzuna emon ahalko desta! > Tira, gaur berriketaldi baten herentzixen gaiñeko zalantza bat sortu jaku. > Eta ia zuetako baten batek dakixan (abogauak seguru, baiña igual zuetako > edonrk be badaki): > Ezkondutako eta seme-alabadun bikote bateko kide bat hiltzen bada testamentu > barik, eta etxe jabia bada, bizirik geratu dan bikotekidiak heredatzen dau > ezer, etxeko parterik? ala ez? Ala usufruktua? > Milla esker, ederrok! > Ondo amaittu Arrate eguna!! > leire > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
