Mila esker, Xabier! Hori zan nik pentsatzen nebana, baina azkenian zalantzia sortu jata! Zerrenda honek danetarako balio dau! Ze ondo! Indartsu hasi dogu kurtsua! Ikaragarrixa! leire, galdeontzi (preguntona, ez jartziarren)
Xabier Mendiguren<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2011eko iraren 08a 22:46): > aber, ni ez naiz abokatua, eta ez zait tokatu halakorik, baina zuzenbide > apur bat badakit, eta ea erantzuten dizudan. > > A eta B bikotekideak dira. Egoera posible bat da biak izatea etxearen > jabeak; beste egoera bat, jabea bakarra izatea. > > Eman dezagun A dela jabe bakarra, eta A hil egiten dela, testamentu barik. > > Hala balitz, jabetza osoa seme-alabengana doa; hala ere, normala izaten da > (ez lege, ez arau, baizik ohitura) seme-alabek adostea beste gurasoari uztea > etxean bizitzen (usufruktua edo). Haien borondatearen baitan dago kontua. > > A eta B jabekide baldin badira, erdiaren jabetza da halako kasuetan > seme-alabei igarotzen zaiena. > > Horra, ezjakinak botatatako sasierantzuna; jakintsuek argituko dute hobeto. > > X. > > El 08/09/2011, a las 22:20, leire narbaiza arizmendi escribió: > > > Aupa, lagunok! > > Zerrenda orojakille eta santau honek eratzuna emon ahalko desta! > > Tira, gaur berriketaldi baten herentzixen gaiñeko zalantza bat sortu > jaku. Eta ia zuetako baten batek dakixan (abogauak seguru, baiña igual > zuetako edonrk be badaki): > > Ezkondutako eta seme-alabadun bikote bateko kide bat hiltzen bada > testamentu barik, eta etxe jabia bada, bizirik geratu dan bikotekidiak > heredatzen dau ezer, etxeko parterik? ala ez? Ala usufruktua? > > Milla esker, ederrok! > > Ondo amaittu Arrate eguna!! > > leire > > > > _______________________________________________ > > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: > [email protected] > > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
