Oier Gorosabel... tentatu genuen hemendik Twitterren agertu beharko zela.
Eta agertu da, berak esan zuen bezalaxe: Fisio Lan Taldea bere ekimenaren
bide propagandistiko gisa, halako deitura hartu du Twitterren:
http://twitter.com/fisiolantaldea

akaso nik gomendatu izango nion egiteko pertsonalagoa izena, Ogrosabel edo,
baina tira. Bere aukerak funtzionatu duela dudarik ez. Fisiolanen blogean
ikusten den bisiten jarraipeneko grafikoak erakusten du Twitterrizazioak
eragina izan duela trafikoan.

http://www.argazkiak.org/photo/fisio-lan-taldea-twitterr/

Baina ez bakarrik fisiolan promozionatzen. Nahikoa izan du Oierrek astebete
meme-ak harrapatu eta haiek produzitzen hasteko
https://twitter.com/#!/FisioLanTaldea/status/193266798370631680

MARIO KAMUTS...

Neuri lehengoan, halako hitzokei onomastiko bat aipatu zidaten. Su Ta
Gar-en jarraitzaile usurbildar baten ateraldia omen. Topatu zela
kontzerturen batean edo, komunetan, Aitor Gorosabelekin eta esan ziola,
- hi, guretzat, GOROTZ-LABEL haiz...
- ze ba?
- Kaka egiten duanean ere, kalitatezkoa!

Ba hara, Ogrosabelen beste pieza bat, gaur Twitterren topatua... KAKIAZ.

http://fisiolantaldea.blogspot.com.es/2012/03/kakiaz.html

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to