Bai, ondiokan erreminttiari eskua hartzen najabik, uste juat pizkaka ba
noiala kakuak ulertzen. Imajiñatzekua zanez, momentuz "euskal
militantian sindromiana" izan da itturik haundiña (greatest hit):
http://fisiolantaldea.blogspot.com.es/2012/02/euskal-militantiaren-sindromia.html
Baiña gaurkua -"El informe Caca" izendatu dotena, "El informe Hite"n
parodixan- be atzetik eztok geratuko, hiru ordu eskasian 50
bisittakin... eskatologia, eskatologia! Danoi gustatzen jakuna:
http://fisiolantaldea.blogspot.com.es/2012/03/kakiaz.html
Halan be, nere infraestrukturiakin eziñezkua jatak Twitterren
mezu-zaparradiari jarraittu... Justu-justu neuria maremagnumera bota eta
pizkat gainbegiratzen juat, gehixena galtzen nabillelako sentsaziñuakin.
Eta Markosen hitz-jokuori betidanik gustau izan jatak, beraz zer hoberik
twitterrerako!
Eskerrikasko hire aholkuengaittik.
O.
22/04/2012 12:00(e)an, [email protected](e)k idatzi zuen:
Subject: [eibar] GOROTZ-LABEL
Message-ID:
<CAEnJY-X4Y8m=gmUOLCAdZ_Jv-C5h=f8hcjnrjmh5jx-s1ux...@mail.gmail.com>
Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
Oier Gorosabel... tentatu genuen hemendik Twitterren agertu beharko zela.
Eta agertu da, berak esan zuen bezalaxe: Fisio Lan Taldea bere ekimenaren
bide propagandistiko gisa, halako deitura hartu du Twitterren:
http://twitter.com/fisiolantaldea
akaso nik gomendatu izango nion egiteko pertsonalagoa izena, Ogrosabel edo,
baina tira. Bere aukerak funtzionatu duela dudarik ez. Fisiolanen blogean
ikusten den bisiten jarraipeneko grafikoak erakusten du Twitterrizazioak
eragina izan duela trafikoan.
http://www.argazkiak.org/photo/fisio-lan-taldea-twitterr/
Baina ez bakarrik fisiolan promozionatzen. Nahikoa izan du Oierrek astebete
meme-ak harrapatu eta haiek produzitzen hasteko
https://twitter.com/#!/FisioLanTaldea/status/193266798370631680
MARIO KAMUTS...
Neuri lehengoan, halako hitzokei onomastiko bat aipatu zidaten. Su Ta
Gar-en jarraitzaile usurbildar baten ateraldia omen. Topatu zela
kontzerturen batean edo, komunetan, Aitor Gorosabelekin eta esan ziola,
- hi, guretzat, GOROTZ-LABEL haiz...
- ze ba?
- Kaka egiten duanean ere, kalitatezkoa!
Ba hara, Ogrosabelen beste pieza bat, gaur Twitterren topatua... KAKIAZ.
http://fisiolantaldea.blogspot.com.es/2012/03/kakiaz.html
Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.