Aupa Imanoltxu,

Ez dakit noiz eta zein kontestutan esango neban dantza tradizionalan beste
toki batzuetan baino hobetutxoago gabiltzala. Segun eta zertan batzuk baino
hobeto eta beste batzuk baiño okerrago, hori seguro.

Edadeko dantzarixak ikustia gozada bat izaten da gehixenetan. Espainiako
zona batzuetan eta Europako toki askotan be bai, gazte gutxi dabil dantzan,
eta jubilauak ugari. Euskal Herrixan, Galizian, Bretañan eta Balkanetan
berriz, gazte mordua dantzan, eta zahar gitxi. Behin, Salamankan giñala,
zapatu gaba eta Plaza Mayor-era juan giñan, han zapatu gabetan bailia
egoten da eta. Tamborilero batzuk txandaka jotzen, eta hogei lagun inguru
dantzan. Batera eta bestera begiratu, eta 65-70 urtetik beherakorik bat
bera bez. Euretako batekin berbetan jardun genduan eta halako batian
preguntau genetsan... "Eta gazterik ez al da etortzen hona dantzara?",
"Eeeeezzzz. Baiña neu pe gaztia nintzanian ez nintzan etortzen, asike
horrek be etorriko dira zahartzen diranian".

Hona dantza eta edadian inguruko sarrera bat dantzan.com-en:
http://www.dantzan.com/albisteak/helduak-dantzan/

oier.




On Mon, Apr 23, 2012 at 12:51 PM, IMANOL TREVIO-MARIA JESUS ARTETXE <
[email protected]> wrote:

>
>        Pasatako astian andrian gurasuen bizi herrixan egon nintzan,
> Basaurin. Centro castello-leonesen onduan bizi dira eta zentro horretan han
> zeguan Gaztelako dantza talde bat entsaiatzen. Danak ziran jubilauak.
> Gustau jatan. Baina galderak sortzen jataz (biharbada Oier
> Araolazantzako). Oierri irakurri jetsat Euskal Herrixan dantza
> tradizionalan kontua beste toki batzutan baino hobetutxuago dabilala. Zer
> dala eta...
>
>     - Gazte gehixago egonik horregaittik ez dago zahar dantza talderik
> E.H.xan? (edo ez dira ezagunak)
>     - Beste toki batzutan biharbada gazte gitxixeago eta horregatik
> zaharrak gehixago jardun?
>     - Baleike Gaztela aldian bai gazte bai zaharretan hobeto egotia?
>     - Talde horrena ez da signifikatibua?
>
>     Neri kuriosua egin jatan.
>             Trebi.
>
> ------------------------------
> Date: Mon, 23 Apr 2012 11:10:43 +0200
> From: [email protected]
> To: [email protected]
> Subject: Re: [eibar] Biharamuneko soka-dantza
>
> Zaloa Etxaniz<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
> apiren 23a 10:14):
>
> Zuendako unkigarrixa ta ikusten gendenondako be ederra!
>
>
> Ederra benetan eta sinadura ekitaldia ere oso ondo! Jende asko eta
> garrantzitsua batu zenduen, ia zapatuan hasittakuak frutuak emoten dittuan
> datozen aste eta hilabetietan.
>
>
> Mikel
>
>
> --
> Mikel Larreategi
> http://eibar.org/blogak/erral/es
>
> _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali
> mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz
> 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua
> jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to