Eskerrikasko Leire!
oier.

On Sun, Apr 22, 2012 at 10:33 AM, leire narbaiza arizmendi <
[email protected]> wrote:

> Egun on, lagunok!
> Jakingo zenduen atzo Eibarko pleno aretuan euskal dantzian aldeko
> adierazpena siñatu zala. 100 dantzazale baiño gehixago batu giñan ekitaldi
> apal eta ederrian.
> http://paperekoa.berria.info/kultura/2012-04-22/038/001/zailtasunean_heldu_eskutik.htm
>
> Dantza tradizionaleko ilustre asko etorri zan atzo Eibarrera. Ikerlari eta
> dantzari handixak baitta musiko ezagun eta inportantiak be.
>
> Hasieran, ondo etorrixa emoteko, Eibarko alkatiak irakorri zeban testu
> bat. Penagarri! Patxi Lopezek baiño okerrago! Noizko euskaldunduko jaku
> alkatia?
>
> Enrike Izagirrek egin zeban aurkezle lanak, eta de los Toyosen ostian,
> manifiestua irakorri zan:
> http://www.dantzan.com/blogak/biharkosoka/euskal-dantzaren-adierazpena
>
> Ondorik, banan-banan eta taldeka deittu zeskuen siñatzeko. Harrittu
> ninduen gauza bik: alde batetik, "abizen bako" bakarrenetakua izan
> nintzala; hau da, talde edo elkarte baten izenian ez nintzala juan.
> Bestetik, gizonezkuen kopurua. Jakiña da, dantza tradizionalian behin edade
> batera aillegauta ze mitil gitxi geratzen diran. Baiña atzo siñatzaillion
> artian gehixegua gizonak zirala esango neuke.
>
> Bittartian, txakolina zerbidu eben, eta firmen ostian, kantuan, txin-txin
> egin genduan dantzian lade.
>
> Amaitzeko, soka-dantzia egin genduan danok pleno aretotik barruko
> patixora. Lastimia eguraldixa! Aterri egon balitz kanpuan egingo genuan eta.
>
> Soka-dantzia oso edarra izan zan, askok urten zebelako dantzara eta
> bakotxak bere moduan egin zebalako. Gaiñera, hainbeste lagun, eskutik
> oratuta, irribarre egitten alkarreri, kontu itzela da!
>
> Erretratua egin zeskuen eta adierazpena banatu!
>
> Gero bazkaltzera! Baiña ez nintzanez egon, beste batek kontau daixala :-)
>
> Kamara (foto & bidio) mordua egon zan ekitaldixan, eta gero etb2n
> bonbardeuan ekitaldixen barruan zeguala esan bai, baiña manifestuan gaiñian
> berba erdirik be ez! Ez dot aitzen!
>
> Eskerrak emon nahi detset antolatzaillieri ekitaldixa antolatziagaittik.
> Ondo organizauta, diferentia, originala eta sinbolismoz betetakua. Erakutsi
> zenduen ekintza apal baiña ondo pentsau bat karuena eta sofistikauena
> baiño. Zorionak!
>
> leire, pozik
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to