Aintzanen gomendixuari indarra emotiarren.
Patxi Saiz kantari eta konposatzaille oso ona da, nahiz eta saltzaille
eta marketing arluan txarra (hehehe). Jentiak igual gehixago ezagutuko
dau Kazkabarra taldeko kantarixa izan zala esaten badogu, Etxahun Irurin
"Ama" kantuan bertsiño arrakastatsuana (Ai zer plazerra bost urthen
büian / sorlekhüalat itzültzia / ene herria etsitzen nüan / hire berriz
ikhüstia...).
Nere pazientia da, eta gure etxian oso PatxiSaitzaliak gara, batez be
andrian eragiñez. Brigadista fiña (Ondarruko Brigada Munizipalian), hor
ibiltzen da buzoz jantzitta, eskuak guantez estalitta eta burua beti
musekin olgetan, bere despistau arpegixakin...
Baiña batzutan eskenatoki batera igo eta trasformau egitten da. Juan
zaittie ikustera, juan.
O.
22/05/2012 12:00(e)an, [email protected](e)k idatzi zuen:
Egitarau politta!
Nik barixakuko Patxi Saizen kantaldixari propaganda pixkat egin bihar detsat.
Patxi Saiz ez da hain ezaguna be, baina 3 disko eder dakaz eta neri behintzat
beran kantuak izugarri gustatzen jataz. Aukeria badakazue, hurreratu entzutera.
Gainera, kantaldixetanherririk herrikantujirak egitten ibiltzen diran
Bentazarreko Mutiko alaiak (http://www.bentazaharrekomutikoalaiak.com) taldeko
kide batzuk laguntzen detse eta Amaia Aranagak laguntzen detsa bigarren abotzak
egitten. Zoragarrixa!
Patxik "Itxaropena" beran azkenengo diskuan Gernikako bonbardaketian inguruko
kantu bat be badakar. Basarri bertsolarixak Gernikako bonbardaketiari etarako bertso
batzuk dakazu musikatuta. Hementxe dakazue entzuteko
aukeria:http://www.youtube.com/watch?v=5nIKC4UVV1A
Eta hauxe Basarrin letria:
Mila ta bederatzirehun eta
hogei ta hamazazpia
euskotarrentzat urte beltz, ilun
triste ta negargarria.
Hauts bihurturik utzi zutena
Gernika zoragarria
euskal erliki maitatuenak
gordetzen zituen herria.
Apirileko ilarekin zen,
hogei eta seigarrenean,
hain juxtu ere peri eguna,
astelehen arratsaldean;
kale-baserri, milaka anai,
gizatasun ederrean,
plaza inguruan aurkitzen ziran
lehengo ohitura zaharrean.
Kanpandorreko ezkilak hasi
ziren dinbili-danbala,
goiko piztien motor burrunba
entzuna zen berehala;
emakume ta ume gaixoak
kurrixka zeriotela
heriotzari ihesi nahirik
nora jo ez zekitela.
Ehunka izan ziren etxe jausien
zakarpetan geldituak.
Nork daki zenbat kale gorrian
zeharo erdibituak?
Infernu honetan uzten gaituzte
laguntza gabe galduak,
o, euskaldunen min oinazerik,
ez du sentitzen munduak.
Puska dituzte gure herri polit,
apain eta maitekorrak,
puska dituzte baserri txuri,
gure kabo on, xamurrak.
Eta zirtzildurikkaletan utzi.
Euskaldunen hezurrak,
Alemaniatik gu txikitzera
etorritako maltzurrak.
Ez da, ez, alferrikakoa izan
hor isuri den odola,
pentsa oraindik emaitza ederrak
ematekotan dagola.
Euskal gogoa armez ta indarrez
ezin hil liteke inola,
Gernika erre ziguten baina
zutiñik dago arbola.
Aintzane
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.