Oso ondo deskribidu dozu, Oier. Eta arrazoia dakazu, kantuan ona da baiña beran
burua saltzen txarra. Iaz ikusi neban Ondarruko kafe antzokixan eta aurten oin
dala hilabete batzuk Zumaixan. Gure etxian be oso Patxi Saiz zaliak gara eta
Ondarrun berakin berba egittera juan giñan. Oso kantaldi gutxi emoten ei dittu
eta pena haundixa emon zeskuan. Ia jente pixkat batzen dan barixakuan bera
entzutera!
Aintzane
________________________________
De: Serafin Basauri <[email protected]>
Para: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Enviado: Martes 22 de Mayo de 2012 16:36
Asunto: Re: [eibar] Patxi Saiz (lehen: Euskal Jaixa)
Eskerrik asko bixori. Gernika Bideua ikusi dut. Gustatzen jata Patxi Saiz eta
Basarriren bertso hunkigarrixak. Lastima, ezin izango naiz ikustera juan.
Serafin
22/05/2012 16:08(e)an, oier gorosabel larrañaga(e)k idatzi zuen:
> Aintzanen gomendixuari indarra emotiarren.
>
> Patxi Saiz kantari eta konposatzaille oso ona da, nahiz eta saltzaille eta
> marketing arluan txarra (hehehe). Jentiak igual gehixago ezagutuko dau
> Kazkabarra taldeko kantarixa izan zala esaten badogu, Etxahun Irurin "Ama"
> kantuan bertsiño arrakastatsuana (Ai zer plazerra bost urthen büian /
> sorlekhüalat itzültzia / ene herria etsitzen nüan / hire berriz ikhüstia...).
>
> Nere pazientia da, eta gure etxian oso PatxiSaitzaliak gara, batez be andrian
> eragiñez. Brigadista fiña (Ondarruko Brigada Munizipalian), hor ibiltzen da
> buzoz jantzitta, eskuak guantez estalitta eta burua beti musekin olgetan,
> bere despistau arpegixakin...
>
> Baiña batzutan eskenatoki batera igo eta trasformau egitten da. Juan zaittie
> ikustera, juan.
>
> O.
>
> 22/05/2012 12:00(e)an, [email protected](e)k idatzi zuen:
>> Egitarau politta!
>>
>> Nik barixakuko Patxi Saizen kantaldixari propaganda pixkat egin bihar
>> detsat. Patxi Saiz ez da hain ezaguna be, baina 3 disko eder dakaz eta neri
>> behintzat beran kantuak izugarri gustatzen jataz. Aukeria badakazue,
>> hurreratu entzutera. Gainera, kantaldixetanherririk herrikantujirak egitten
>> ibiltzen diran Bentazarreko Mutiko alaiak
>> (http://www.bentazaharrekomutikoalaiak.com) taldeko kide batzuk laguntzen
>> detse eta Amaia Aranagak laguntzen detsa bigarren abotzak egitten.
>> Zoragarrixa!
>>
>> Patxik "Itxaropena" beran azkenengo diskuan Gernikako bonbardaketian
>> inguruko kantu bat be badakar. Basarri bertsolarixak Gernikako
>> bonbardaketiari etarako bertso batzuk dakazu musikatuta. Hementxe dakazue
>> entzuteko aukeria:http://www.youtube.com/watch?v=5nIKC4UVV1A
>>
>> Eta hauxe Basarrin letria:
>>
>> Mila ta bederatzirehun eta
>> hogei ta hamazazpia
>> euskotarrentzat urte beltz, ilun
>> triste ta negargarria.
>> Hauts bihurturik utzi zutena
>> Gernika zoragarria
>> euskal erliki maitatuenak
>> gordetzen zituen herria.
>>
>> Apirileko ilarekin zen,
>> hogei eta seigarrenean,
>> hain juxtu ere peri eguna,
>> astelehen arratsaldean;
>> kale-baserri, milaka anai,
>> gizatasun ederrean,
>> plaza inguruan aurkitzen ziran
>> lehengo ohitura zaharrean.
>>
>> Kanpandorreko ezkilak hasi
>> ziren dinbili-danbala,
>> goiko piztien motor burrunba
>> entzuna zen berehala;
>> emakume ta ume gaixoak
>> kurrixka zeriotela
>> heriotzari ihesi nahirik
>> nora jo ez zekitela.
>>
>> Ehunka izan ziren etxe jausien
>> zakarpetan geldituak.
>> Nork daki zenbat kale gorrian
>> zeharo erdibituak?
>> Infernu honetan uzten gaituzte
>> laguntza gabe galduak,
>> o, euskaldunen min oinazerik,
>> ez du sentitzen munduak.
>>
>> Puska dituzte gure herri polit,
>> apain eta maitekorrak,
>> puska dituzte baserri txuri,
>> gure kabo on, xamurrak.
>> Eta zirtzildurikkaletan utzi.
>> Euskaldunen hezurrak,
>> Alemaniatik gu txikitzera
>> etorritako maltzurrak.
>>
>> Ez da, ez, alferrikakoa izan
>> hor isuri den odola,
>> pentsa oraindik emaitza ederrak
>> ematekotan dagola.
>> Euskal gogoa armez ta indarrez
>> ezin hil liteke inola,
>> Gernika erre ziguten baina
>> zutiñik dago arbola.
>>
>> Aintzane
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
>
> Texto añadido por Panda GP 2012:
>
> Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un mensaje de
> correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente vínculo para
> reclasificarlo:
> http://localhost:6083/Panda?ID=pav_5768&SPAM=true&path=C:\Documents%20and%20Settings\SERAFIN\Configuración%20local\Datos%20de%20programa\Panda%20Security\Panda%20Global%20Protection%202012\AntiSpam
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
>
>
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.