Neure aldetik, nahixagoko neuke ikastarotxua, kontu batzuk argitzeko.
Imajinau zeinkie zelako txapia izan leiken danok galdetzen hasten bagara?
Gaiñera, atxaki politta da afarimeriendia egitteko :-)
Galderak/zalantzak etxetik prestatuta eruatia eskatuko neuke, eta zuek be
gura dozuena kontau.

Aurreko baten esan neban eskumako zutabia ezin editauta nebillela, eta
Mikelek emon zestan urtenbide bat. Egin dot, baiña ez dau kudeatzen nik
gura dodana. Adibidez, kontagaillu guztiak desagertu dira, eta instalau
ezinda nabil. Ez dago jakitzerik trafikuana, statcounterrek be igartzen
dabelako desistalauta daguana. Kodigua pegau html-n eta ez da agertzen!

Tira, esango dozue. Nik abixua emotiagaittik!
leire, abaisatzaillia

Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko mairen
31a 14:48):

> ikastarua dala-ta:
>
> - nik uste zuetako gehixenak "pro" erabiltzailiak zariela; ez dozue iñungo
> arazorik eukiko bloga kudeatzen jarraitzeko (lehengo azpiegitura berbera
> dalako). Izan be, honezkero zuetako batzuek ya idatzi dozue blog barrixan.
> - iñork arazoren bat badakazue, hona idatzi eta lagunduko detsuegu
> - bestela, quorum txiki bat baldin badago, ikastarua be ein geinke
> (afarimerienda eta guzti). Guregaittik ez dago iñungo arazorik.
>
> datozen egunotan be etorriko da barrikuntzaren bat.
>
> ondo beittantzen jatzue?
>
> a.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to