Arrateko Amak bere semeei: tira, azken egunotan manta artian egon ostian, EibarOrg berriz dago martxan.
Aurreko webguniak 5 urte zekazen, eta arazuak emoten hasitta zeguan. Edukixa kargatzia astuna zan, batzuetan karga-arazuak zekazen, eta abar. Azken egunotan, gure akolitto fin Mikel Larreategik tripak aldatu dittu. Edukixa eta diseinua aldatu barik, azpiegitura teknikua aldatu dogu. Eguneraketa sakon bat. Hamendik aurrera, azkarragua eta errezagua izango da EibarOrg erabiltzia. Ohartxo batzuk: - oindiok ikututxo batzuk falta dira; pazientzia pixkat. - datozen egunotan be hobekuntzak etorriko dira: diseinuan, edukixen antolaketan, eta abar. - webgunian bertan be aldaketa batzuk egin(go) dittugu: blogeri garrantzi haundixagua emon, Agenda automatizatu (RSS bidez), Twitterri tokitxua egin... - arazoren bat balego, esan lasai eskerrik asko pazientziagaittik. a.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
