Interesantia Imanol. Ez dozu blogean jarriko?
oier.

2012/6/5 IMANOL TREVIO-MARIA JESUS ARTETXE <[email protected]>

>
>
>       Ignacio Zuloagan pentsakera aztertu gura izan dot. Nahiko karta
> idazten zittuan, ez guk mezu elektronikuak beste, baina nahiko, bai. Eta
> hainbat liburutan daoz argitaratua berari eta berak igorrittakuak. Hor
> nunbaitt ikusten da Regoyos-ekin nahiko ondo moldatzen zala (Zuloaga
> aberatsa eta Regoyos pobrea) eta bixok itzelezko herra zetsela Sorolla-ri,
> baina izugarrixa.
>
> ******
>
>      Libururik interesantiena eibartarron ikuspegittik “Correspondencia de
> Ignacio Zuloaga con su tío Daniel”, Mariano Gómez de Caso Estrada-k
> paratua, eta Segoviako diputaziñuak atarata 2002xan. 600 orrittik gorako
> liburua, ixa danak Ignaciok bere tio Danieli idatzixak, Ignacion 500 karta
> inguru.
>
> ****
>
>       Konklusiñorik, ez bakarrik liburu horretan funtsatuak:
>
> ****
>
>       -    Azken liburu honetan 1898-1921 tarteko kartak daoz, Ignaciok
> 28 eta 51 urte izan bittartian. Ordurako, lehenagotik ez bada, *guztiz
> kastillanizauta* zeguan, sarri aittatzen dau berak maitte dabena Castilla
> dala, eta Euskal Herrixa (País Vasco) tira…, gitxixeago edo ezebez.
> “Nosotros hemos nacido para vivir en Castilla rodeados de aquello que nos
> gusta” (1907, Doc. 110, or. 150). Donostian dagoala diño “Esta es una
> tierra (Donostia?, Euskal Herrixa?), chico, sin ningún carácter. ¡Viva
> Castilla!” (1907, dok. 116, 156 or.), “Aquí [Eibarren] un tiempo
> hermosísimo pero ha cambiado hoy y creo que va a llover. A mí que me den
> Castilla” (1907, dok. 141, 178 or.). “La Bretaña me deja muy frio; es un
> país que no entra en mi temperamento. Que me den Castilla!!! Ese es el país
> más hermoso del mundo.” (1912, dok. 298, 350 or.). Parisen daguala: “Todos
> los días sueño con Castilla (es el único país del mundo)” (1914, dok. 330,
> or. 388).****
>
> ** **
>
> -          *Eibartik sarri pasatzen zan*, Parisen bizi eta Segoviara
> askotan juan (udan?), eta bidian Eibarren geldittu, nahiz eta egon-egon,
> Eibarren gitxitxo. Aittatzen dabena da Eibarrera doiala eta Eibartik
> datorrela. Nahiz eta 1907an sukaldari bat kontratau gura dabenian “habría
> que advertirle que pasamos 7 meses en París y 5 entre Eibar y otros puntos”
> (dok. 109, 149 or.). Gero karten zihar garbi ikusten da dexente gehixago,
> eta gustorago, dagoala Segovian Eibarren baino.****
>
> ** **
>
> -          Eibarrez diñuena (oso gitxi) gauza bi: a) herri zatarra dala,
> keia ta usaina-eta (ordurako industria oso zabaldua): “Aquí todos bien
> excepto la pequeña que siempre está algo delicada; yo creo que esto depende
> algo de la gran mierda que existe en este puñetero pueblo” (+- 1905, dok.
> 66, 93 or.) edo “nos despedimos de Eibar para siempre pues está visto que
> aquello es muy malsano” (1907, dok. 136, 173 or.); Segoviatik
> Saint-Medard-en-Jalles-era juaten Eibarren gelditzen dira: “fuimos a comer
> a Durango parando en San Antonio de Urquiola, que es archimonumental, y de
> allí a Eibar, de donde salí pitando en cuanto vi que la casita seguía sin
> novedad, pues ya no puedo pasar allí ni horas, y seguimos hasta San Juan de
> Luz…” (1908, doc. 178, 218 or.); eta b) Eibarko biharginak maitte dabela,
> okasiñon batian manifestaziño bat edo egin dabela bere alde, berak kuadru
> bat oparittu egin zetsela eta.****
>
> ** **
>
> -          *Dudatan nago euskaraz be bazekixanik*. Bere tiua Madrilen
> jaixo eta hasitta, bere aitta be oso Madrildardua. Eta bera… itturrixak ez
> dira oso garbixak ume denbora Eibarren egin ete eban. Ez jata garbi
> geldittu. Euskaltzalia behintzat ez da agertzen, baina batek daki, On
> Toribion lanak euskaraz dira ya zahartuta dagonian.****
>
> ** **
>
> -          Kuriosidade bat, bere aittak 70 urte zittuala 40 urteko neska
> batekin ezkondu zan. Kon-txo! Eta familixakuak, bera tartian, ez zeguazen
> oso pozik, edo hobeto esanda, guztiz kontra zeguazen. Ai, herentzixa
> tartian sartuta…****
>
> ** **
>
> -          *Diruduna* zanik ez dago dudarik. Eta dakana, berak
> dinuanangaittik, gastatzeko daka. Oso bizimodu altua daroia, biajiak pila
> bat (“Esta tarde salimos para Madrid … y allí a Granada, Málaga, Tánger,
> etc.” (1907, doc. 117, 156 or.), baina ahorrau… ez hainbeste itxuria. Eta
> sei hilabete saldu barik dagoenian, larri.****
>
> ** **
>
> -          Ideologixan, alde batetik* guztiz-guztiz-guztiz espainola*agertzen 
> da. Makina bat bidar esaten detsa bere tioari bera baino
> espainolagorik ez dagoela: “Bien sabes que español soy tanto como el que
> más, así es que estoy dispuesto a todo” (1914, dok. 354, 406 or.). “A los
> catalanes les daba yo enseguida la independencia y les ponía una frontera
> para que vieran luego lo que es bueno. Chico, a mí me dan asco esas cosas
> del separatismo. Soy vascongado como cualquiera, pero ante todo y por
> encima de todo soy español” (1918, dok. 478, or. 537).****
>
> ** **
>
> -          Eta esker-eskuma kontuaz ez dihartu bere tioarekin harik eta
> I. Gerra Mundiala hasi arte. Orduan guztiz aliadozalia agertzen da
> (Frantzia eta Inglaterran alde eta Alemanen kontra) eta *sozialismuan alde
> *: “Los ideales del socialismo se fueron a la m… La fraternidad murió y
> las creencias quedan muy quebrantadas. … Es indudable que la culpa de todo
> lo tiene ese déspota rey del egoísmo llamado Káiser” (1915, dok. 399, 455
> or.). Beste gauza bat da jakittia zer zan sozialismua Ignacio Zuloagantzat.
> Ignacio eta bere familixa gehixenbat, esan leike, jauntxo batzuk zirala:
> “Pienso ir a ver al ministro personalmente esta semana …” (1911, dok.
> 256, 309 or.), beste batian diño ez dabela ezagutzen inor (1914, dok. 354,
> 406 or.). Sozialista izatia espaniarzalia izatia da, iraultza soziala
> eibarko biharginak gura zeben lez? Baaa, biharbada: “El socialismo
> colectivo viene a pasos agigantados, y bien venido sea. … Creo que se
> llegará a limitar el capital, es decir, que nadie podrá poseer y todo lo
> que exceda de eso será repartido entre los necesitados, cosa absolutamente
> urgente en España en donde no hay más que archimillonarios o miseria, pues
> la clase media no existe” (1917, dok. 443, 505 or.).****
>
> ** **
>
> -          Horregaittik danangaittik *arrarua gero Espainiako Gerra
> Zibillian Francon alde* agertzia. Bere sasoian horretaz berba egitten,
> nik Ignacio Zuloaga nahiko pinttore gartronomikua ikusten neban, hau da,
> pagau ezkero berak erozer pinttatzen zebala. Asko ta asko dittu berak
> erretratuak klase altuko jendiana, aizu, enkargatzen badetse eta ondo
> pagatzen badetse, batere problemarik ez.****
>
> ** **
>
> -          Ezagutzen neban nik haren Francoren kuadrua, horrez gain
> badittu beste bi koadro “frankista”, bat Millan Astrayrena, eta bat rekete
> napar batena. Bere gogoz egin dittuela edo pagau egitten zetselako? Pagau
> egitten zetselako ziur baietz, horrez gain bere gogoz… ezin dogu esan
> (kontra be garbi dago ez zeguala). ****
>
> ** **
>
> -          Frankok opari zetsan Hitlerri Zuloagan hiru koadro. Ohittura
> ei zan sasoi hartan. Erregimenak ondo zaintzen zeban gure Ignacio. Gerra
> zibilan ostian Ignaciok hainbat sari jaso zittuen, baina danak Espainia
> faszistan eta Italia faszistan. Lehenago, 1930 edo aurretik Estatu Batuetan
> eta, baina horrek bere sasoian.****
>
> ** **
>
> -          *Diruan arduria* daka Ignaciok. Asko irabazten dau baina asko
> gastau. Eta horregaittik pinttatziaz gain, arte tratante lez be badihardu.
> Espainiar pinttore klasikuen kuadruak erosi berriro saltzeko. Kontutxo bat
> azaltzen dosku: aukera etorri jakon Grekon kuadru bat erosteko, fotografixa
> bat zakan eta horrekin bere tiori esan zetsan erosteko, baina kontuz,
> bazirudixen aurpegixa ikututa zekala… eta tiori agindu zetsan erosi
> aurretik ondo beittu zeixala. Tioak erosi zeban, ona zalakuan, eta Ignaciok
> eskuratu zebanian, susmua zakan lez, ikusi zeban, bai, aurpegixa ikututa
> zeguala eta firmia be ikututa edo aldatuta-gehittuta, “Grecus” edo jartzen
> zeban eta pinttore horrek sekulan ez zebala horrelaxe firmau, bere benetako
> izenaz baino. Kuadrua berriro saltzeko gura zeban, eta Ignacio bere tiori
> kontatzen detsa, berak zuzendu zetsala aurpegixa eta izenpia aldatu. Saldu,
> eta pakia, allacuidaos (1911, dok. 253-255, 307-308 or.).****
>
> ** **
>
> -          Pena 1930tik aurreragoko kartarik ez topatzia. Ez dot topau
> argitaraturik. Ummm, igual ez da kasualitatia.****
>
> ** **
>
>             Eta bukatzeko Juan San Martinen artikulu bat aittatu gura dot,
> gai honen gainian, hamar bat orrittakua: “Zuloaga ta gu”, sasi batuan
> idatzixa, batua jaixo baino lehenagokua dalako. Egan aldizkarixan atarata,
> 1962 julixo-abenduan, 20. zenbakixa, 173-183 orrialdietan. Datuetan ez dau
> inondik inora ukatzen nik Ignacion korrespondentzixan ikusittakua, are
> gehixago, oso arrua zala dino, baina Eibar herrixa bihotzez maitte zebala
> dino (ez dot nik hori ikusi) eta Zuloagan defentsa sutsua egitten dau.
> Ikusten da urte háretan be ez zala eibartarren oso gogokua eta San Martin
> bere alde jartzen da. Eritzixetan bat etorri edo ez, maitte dot San Martin
> eta maitte dot bere idazteko modua.
>
>
>
>            Ala, danok hondartzara.
>
>                          Trebi.
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
 <[email protected]>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to